Joseph Prestwich

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseph Prestwich

Londresko Geologia Elkartearen presidentea

1870 - 1872
Thomas Henry Huxley - George Campbell, 8th Duke of Argyll (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaClapham (en) Itzuli1812ko martxoaren 12a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaShoreham (en) Itzuli1896ko ekainaren 23a (84 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Grace Prestwich (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLondresko University College
Jarduerak
Jarduerakgeologoa
Enplegatzailea(k)Oxfordeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society

Find a Grave: 33509275 Edit the value on Wikidata

Joseph Prestwich (1812ko Martxoaren 12a - 1896ko Ekainaren 23a), geologo eta negozio-gizon britaniarra, Tertziarioan aditua.

Prensburyn jaio zen eta Parisen eta Readingen jaso zuen hezkuntza, Londoneko University Collegen sartu aurretik. Bertan kimika eta filosofia naturala ikasi zuen. 1830an familiaren ardandegian lanean hasi zen eta lan honetan Erresuma Batua, Frantzia eta Belgika bisitatu zituen. Bidaia hauetan hain zuzen egin zituen hainbat ikerketa geologiko. 1833an Geological Society of Londoneko kide bilakatu zen eta 1836an Geology of Coalbrookdale lana argitaratu zuen.

1846tik aurrera Tertziario garaiko Londoneko sedimentutan egin zuen lan eta korrelazioa egin zuen Ingalaterra, Frantzia eta Belgikako adin berberekoekin. 1858an Hugh Falconerrek Abbeville bisitatzeko deia luzatu zion, bertan Boucher de Perthesek harriz eginiko hainbat antzinako tramankulu aurkitu zituelako. Prestwichek zaharrak zirela konfirmatu eta argitaratu zuen. Hau arkeologia modernoaren oinarrian dagoela kontsideratzen da.

1860tik aurrera hainbat komisiotan egin zuen lan eta 1874an Oxfordeko Unibertsitatean geologiako aulkia eskaini zioten. Bertan Geology, Chemical and Physical, Stratigraphical and Palaeontological bi ataleko liburua argitaratu zuen.

1853an Royal Societyko kide izendatu zuten eta 1849an Wollaston Domina eman zioten.