Josu Muguruza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josu Muguruza


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1989ko azaroaren 20a - 1989ko azaroaren 20a - Angel Alkalde
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 1989ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
JaiotzaBilbo1958
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1989ko azaroaren 20a (31 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaAbertzale Sozialista Komiteak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna

Josu Muguruza[1] Guarrotxena (Bilbo, 1958Madril, 1989ko azaroaren 20a) euskal kazetari eta politikaria izan zen.

Josu Muguruza Bilboko Errekaldeberriko auzoan jaio zen. Deustuko Unibertsitatean Pedagogia ikasten hasi ondoren, ikasketak hasi eta EHUn kazetaritza ikasi zuen. Ordurako euskara ikasia zuen eta ASKko militantea zen. 1981ean, poliziak bere neskalaguna zen Elena Bartolome atxilotu ondoren Ipar Euskal Herrira ihes egin zuen.

Erbestean egondako denboran AEKko irakasle izan zen Baionan. Horrez gain, Gure Irratia irratian poesiari buruzko programa bat zuzendu zuen eta Egin egunkariko korrespontsala izan zen. 1984ean Errefuxiatuen Komiteko antolatzaileetako bat zen GALaren urterik odoltsuenetan. Egin egunkarian astero zutabe bat idazten hasi zen, Zihordia ezizena erabilita.

Ipar Euskal Herrian sei urtez bizi izan eta gero, 1987ean Frantziako poliziak atxilotu eta Espainiara eraman zuten. Donostia eta Madrilgo kartzeletan egon eta gero, hilabete gutxiren buruan libre utzi zuten. Euskal Herrira itzulitakoan, Herri Batasuneko mahai nazionalean parte hartu zuen. Horrez gain, Egin egunkarian lanean hasi zen berriz ere, politikako ataleko kronikak idazten "Iratzar" ezizenarekin. Aljerko elkarrizketen prestaketan jardun zuenetako bat izan zen.

Erailketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984ko azaroan Tasio Erkizia ordezkatu zuen Madrilgo gorteetan Herri Batasuneko diputatu moduan. 1989ko azaroaren 20ean, Madrilgo Alcala Hotelean bere alderdiko beste kide batzuekin (Itziar Aizpurua, Iñaki Esnaola eta Jon Idigoras) parlamentuko lana prestatzen ziharduela, armaturiko bi lagunek tiro egin zioten eta hil egin zuten. Hilketak Euskal Herri osoan greba orokorrerako deialdia sorrarazi zuen.

Bost urte lehenago Santiago Brouardekin gertatu bezala, erailketa egiteko aukeraturiko eguna ez zen kasualitatea izan. Francisco Franco eta Primo de Riveraren heriotzak gertaturiko egun bera izan zen.

Oroimena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko azaroaren 17an, Zohardia dokumentala, Josu Muguruzari buruzkoa estreinatu zuten[2].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Abizena Muguruza idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Mugurutza onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia
  2. «'Zohardia', Josu Muguruzari buruzko dokumentala, estreinatu dute»[Betiko hautsitako esteka], EiTB, 2014-11-17