Judith Butler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Judith Butler

Bizitza
JaiotzaCleveland1956ko otsailaren 24a (68 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaYale Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Tesi zuzendariaMaurice Natanson (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Patricia Purtschert (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, idazlea, unibertsitateko irakaslea, soziologoa, literatura-kritikaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, kazetaria, art theorist (en) Itzuli eta gender theorist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Wesleyar Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
European Graduate School (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakMichel Foucault
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Britainiar Akademia
MugimenduaPostestrukturalismoa

IMDB: nm3110693 iTunes: 371433077 Edit the value on Wikidata

Judith Butler (Cleveland, 1956ko otsailaren 24a) estatubatuar filosofo postestrukturalista da, bereziki generoari, etikari eta politikari buruzko ikerketak eta hausnarketak egin dituena. Batez ere, Gender Trouble: Feminism and the Subversion of Identity (1990) eta Bodies That Matter: On the Discursive Limits of Sex (1993) liburuek egin dute ezagun; generoaren bitasuna zalantzan jarri, eta generoaren teoria performatiboa proposatzen du.

1993 urteaz geroztik, Judith Butlerrek irakaskuntzan dihardu Kaliforniako Unibertsitatean (Berkeley); Maxine Elliot katedraduna da Literatura Konparatua Sailean eta Teoria Kritikoaren Programan. Horrez gain, Hannah Arendt katedraduna eta filosofia-irakaslea da Suitzako European Graduate School (EGS) unibertsitatean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Judith Butler Ohion (Cleveland) jaio zen, 1956ko otsailaren 24an.[1] Guraso baten aldetik arbaso hungariar-juduak ditu, eta bestearenetik, ostera, errusiar-juduak; izan ere, amaren amonaren familiaren zati handi bat Holokaustoan hil zen.[2] Umetan eta gaztetan hebreera-eskolak eta etika juduarenak jaso zituen; azken horietan izan zuen lehenengo kontaktua filosofiarekin. 1978an Filosofian lizentziatu zen Yale Unibertsitatean, eta 1984an doktoretza lortu zuen unibertsitate berean. Zenbait unibertsitatetan (Wesleyan University, George Washington University, Johns Hopkins University) irakasle jardun ondoren, 1993an Berkeley hiriko Kaliforniako Unibertsitatera iritsi zen, eta gaur egun ere han jarraitzen du lanean. 2002an, Amsterdamgo Unibertsitateak Spinoza Filosofia Irakasle izendatu zuen. Geroztik, beste izendapen batzuk ere jaso ditu hainbat unibertsitatetan.

Generoaren teoria performatiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Judith Butler bi liburuk egin dute ezagun, nagusiki, biak ere hogei hizkuntzatara baino gehiagotara itzuliak: Gender Trouble: Feminism and the Subversion of Identity (1990) eta Bodies That Matter: On the Discursive Limits of Sex (1993). Bi lan horietan, zalantzan jartzen du sexu-generoaren dikotomia, bere aurretik hainbat autorek egin moduan, hala nola, Monique Wittig feminista materialistak eta Maria Mies[3] marxista-feministak eta, horrekin batera, generoaren teoria performatiboa garatzen du, subjektuaren identitatea nola eratzen den azaltzen duena. Teoria horren arabera, genero-identitatea ez da biologikoa edo naturala, ez da barne-esentzia baten adierazpena, ezpada eraikuntza sozial eta kultural bat, garaian garaiko ekintza eta jarrera estilizatuen errepikapenaren ondorio; hau da, performatibitatearen ondorio. Horrela, bada, teoria performatiboak genero-identitatearen izaera esentziala deseraikitzen du.

Teoria performatiboak arrasto sakona utzi du ikerketa akademikoan. Hainbat akademiko eta aktibista politikoren ustez, generoaren dikotomiatik erabat aldendu eta generoaren ikuskera ez-esentzialista aldarrikatzeak teoria feministek beren oinarriak birformulatzea eragin zuen; horrez gainera, Butlerren testu batzuk queer mugimenduaren zutabetzat jotzen dira.[4]

Feminismoan abiarazitako iraultzaz gain, Butlerren lanak eragin handia izan du kulturaren ikerketan eta filosofia kontinentalean. Horrekin batera, beste diziplina batzuetan ere ekarpen garrantzitsuak egin ditu, hala nola psikoanalisian, literaturan, zinemagintzan, performance-an eta arte bisualetan, besteak beste.

Generoa eta sexua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990an Gender Trouble argitaratzen duenean, bi ideia bloke bereiz zitezkeen, generoa sexuaren interpretazio kultural gisa ulertzea eta sexu ezberdinketa duala bezala ulertzea. Bi ikuspegiek "sexua" ez kuestionatzea, alor anatomikotik begiratuta, zerbait "natural" gisa ulertzen dute eta ez duela historiko-sozialen eraginik.

Butlerrek planteatzen duena zera da, "sexua" generoaren oinaritzat hartzea kontzeptu soziologiko edo kulturala dela eta generoaren arauen barnean sortzen den sistema sozialak sortzen duela. Sexua zerbait naturala bezala azaltzen da eta hori bilakatzen da arau, ondorioz, binarismoa ezartzen da. Bere lanak subjetuaren kategoria kuestionatzera animatzen gaitu.

Butlerren ondoren, generoa jada ez da izango sexuaren aurretik dagoen etiketa bat. Generoa eraikuntza soziala da, sexualitatearen barnean arautegi bat eratu duena, eta ez dago gorputzaren materialitatearekin zuzenean konektatuta.

Estatubatuarrak ez dio sexua existitzen ez denik, baizik eta gure gizarteen ezaugarria den "sexu natural" ideia okerra dela eta matrize heterosexualaren ondorioa dela. Bodies That Matter gorputzaren inguruko eraikuntzen genealogia bat da.

Aktibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Butlerrek hainbat gairi buruzko iritzia agertu du publikoki. Lesbianen eta gayen eskubideen defendatzaile aktiboa da, eta feminismoaren aldeko eta gerraren aurkako mugimenduetan parte hartu izan du. Bestalde, sionismoaren eta Israelgo Gobernuaren politikek israeldar eta palestinarren arteko gatazkan duten eraginari buruzko iritzi kritikoa agertu du. Gainera, ezberdintasun sozial eta ekonomikoaren aurka eta demokrazia-eredu berrien alde 2011n sortutako Occupy mugimenduan parte hartu du.

2015eko urtarrilean, Black Lives Matter (Beltzen Bizitzak Axola Du) mugimenduari buruz galdetu zioten The New York Times egunkariko elkarrizketa batean[5], 2004ko Precarious Life: The Powers of Mourning and Violence liburuan idatzitakoak aintzat hartuta.

Lan hautatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (1987) Subjects of desire: Hegelian reflections in twentieth-century France
  • (1990) Gender trouble: feminism and the subversion of identity
  • (1993) Bodies that matter: on the discursive limits of "sex"
  • (1997) Excitable speech: a politics of the performative
  • (1997) The psychic life of power: theories in subjection
  • (2000) Antigone's claim kinship between life and death
  • (2004) Precarious life: the powers of mourning and violence
  • (2004) Undoing gender
  • (2005) Giving an account of oneself
  • (2009) Frames of war: when is life grievable?
  • (2012) Parting ways: Jewishness and the critique of Zionism
  • (2015) Senses of the subject
  • (2015) Notes toward a performative theory of assembly

Euskaratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak eta aipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Butler Theodor W. Adorno saria jasotzen 2012an
  • 1999: Guggenheim Fellowship.
  • 2001: Laurance S. Rockefeller beka
  • 2004: Brudner saria, Yaleko Unibertsitatean egindako ibilbideari
  • 2007: Estatu Batuetako Elkarte Filosofikoko kide hautatua
  • 2008: Mellon Award for her exemplary contributions to scholarship in the humanities (Mellon Saria humanitateetan egindako lorpenengatik).
  • 2008-2009: Ford Fundazioaren eta Estatu Batuetako Hezkuntzari buruzko Kontseiluaren diru-laguntzak
  • 2010: "25 Visionaries Who Are Changing Your World", Utne Reader.
  • 2012: Theodor W. Adorno Award.
  • 2013: Doctorate of Letters, honoris causa, St. Andrews Unibertsitatea.
  • 2013: Doctorate of Letters, honoris causa, McGill Unibertsitatea.
  • 2014: Doctorate of Letters, honoris causa, Fribourg-eko Unibertsitatea.
  • 2014: PinkNews-en judu homosexualen top 11 postua.
  • 2015: Buenos Airesko Unibertsitateko honoris causa doktoretza
  • 2015: Honoris causa doktoretza Costa Ricako Unibertsitatean
  • 2015: Akademia Britainiarreko kide hautatua
  • 2018: Doctorado honoris causa, Guadalajarako Unibertsitatea, Mexico.​
  • 2018: Honoris causa letretako doktoretza Belgradeko Unibertsitatean (2018)​
  • 2019: Doctorado “honoris causa”, Txileko Unibertsitatea
  • 2019: Arte eta Zientzien Akademia Estatubatuarreko kide hautatua
  • 2021: Doktoretza honoris causa Veracruzanako Unibertsitatean
  • 2021: Kataluniako XXXIII. Nazioarteko Saria

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Judith Butler wins Mellon Award. .
  2. Interview with Judith Butler, the American philosopher. .
  3. (Ingelesez) Wolters, Eugene. (2014-09-10). «Read Me: Patriarchy and Accumulation on a World Scale» Critical-Theory (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
  4. Feminist theorist Judith Butler rethinks kinship. .
  5. Butler, George Yancy and Judith. (1421114458). What's Wrong With 'All Lives Matter'?. (Noiz kontsultatua: 2017-07-19).
  6. Butler, Judith.. (2018). Genero nahasmendua : feminismoa eta identitatearen subertsioa. Elkar ISBN 9788490277317. PMC 1099277688. (Noiz kontsultatua: 2019-10-01).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]