Justino I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Justino I.a

bizantziar enperadore

518 - 527ko abuztuaren 1a
Anastasio I.a - Justiniano I.a
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIstok
JaiotzaTauresium (en) Itzuli, 450 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaKonstantinopla527ko abuztuaren 1a (76/77 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Euphemia (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaJustinian dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAnastasian War (en) Itzuli

Find a Grave: 40940445 Edit the value on Wikidata

Flabius Iustinus edo Justino I.a (k.o. 450527ko abuztuaren 1a) Bizantziar Inperioko agintaria 518 eta 527 urteen artean. Bederiana hiritik gertu zegoen herrixka batean jaioa Dardaniako probintzian, Daziako diozesian. Garai hartan Dazia eta Mazedoniako diozesiek Ilirikoko pretorioaren prefektura osatzen zuten barbaroen etengabeko erasoen helburu. Eraso hauengandik ihesi gaztea zen artean Konstantinoplara iritsi zen. Armadan izena eman eta bere argitasunari esker azkar gora egin zuen urteen poderioz agintariaren goardiako komandante bihurtu zen arte. Garai hartako agintaria Anastasio I.a zen. Agintariaren guardia Konstantinoplan egoitza zuen ejertzitoko atal bakarra zenez eta Justinok zuen izen onari esker 518. urtean Anastasio I.a hil zenean honen oinordeko izendatu zuten Justino I.a agintari izena jaso zuelarik, ordurako hirurogeita hamar urte inguru bazuen jada.

Justino militar abila bazen ere kudeaketa aproposa burutzeko gaitasunik ez zuenez aholkulari trebeez inguratu zen. Gorteko aholkulari erabakigarrirena ezbairik gabe Justinoren iloba izan zen, Flabius Petrus Sabbatius izenekoa. Justinok iloba oinordeko izendatu zuen eta honek ostera oroitua izango den izena hartu zuen, Justiniano. Prokopio historialariak dioenez Justino agintari bazen ere Justiniano zen inperioko benetako zuzendaria. Prokopio hala ere oker egon liteke Justinok iloba oinordeko hil baino zenbait hilabete lehenago izendatu baitzuen soilik eta agian garrantzi gehiegi egozten zaio Justinianori bere osabaren aginteaz aritzerakoan.

525. urtean Justinok leinu senatorialeko jendea klase baxuagokoekin ezkontzea debekatzen zuen legea baliogabetu zuen. Legearen baliogabetzeak garai hartan zenbait aristokrata asaldatu bazuen ere osteara eragin handia izan zuen inperiroarengan zenbait agintarik leinu umileko emazteak izango baitzituzten, bereziki Justinianok zeina Teodora izeneko iragan ez oso argia zuen dama batekin ezkondu zen. Justiniano eta Teodora inperioarengan eragin handien izan duten agintari-enperatriz bikoteetako bat izan ziren.

Justinoren azken urteetan ostrogodoen eta pertsiarrekin gatazka ugari izan zen bere oinordeko Justinianok jasoko zituenak. 526. urtetik aurrera edadeak edo gaitzak jota gaixotzen hasi zen 527. urteko apirilaren 1ean Justiniano ofizialki oinordeko izendatu zuelarik. Urte hartako abuztuaren 1ean bertan hil zen.

525. urtean Anazarbusgo hiriari Justinopolis izena egotzi zitzaion Justinoren omenez.


Aurrekoa
Anastasio I.a
Bizantziar agintaria
518 -527
Ondorengoa
Justiniano I.a

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Justino I.a Aldatu lotura Wikidatan