Kable elektriko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kable elektrikoa bi.

Kable elektrikoa eroale batez edo multzo batez osaturik dagoen eta material isolatzaile batez estalita dagoen elementuari kable esaten zaio.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elektrizitatea eroaten duten kableak, orokorrean kobrezkoak izaten dira eroankortasun bikaineko materiala delako eta antzeko eroankortasuna duten beste materialen aurrean, merkeagoa delako. Aluminiozko eroaleak ere erabili ohi dira eroankortasun okerragoa eduki arren, prezio ekonomikoagoa dutelako. Aplikazio batzuetan aluminioak abantaila dauka kobrearekiko (garraioan). Materialaren pisu espezifikoa txikiagoa da eta beraz, kobrearekin konparatuz, sekzio berdineko eroale batek 1,6 aldiz gutxiago pisatzen du, garraio-dorreen egituran eragin zuzena izanik.

Orokorrean kableen isolamendua plastikozkoa izaten da, bere lodiera 500 µm eta 5 cm-tako tartean egonik. Plastiko mota eta isolamenduaren tamaina kablearen ezaugarrien araberakoa izaten da.

Ezaugarri hauek eroalearen tentsio-maila, korronte izendatua eta giroko edo laneko tenperaturaren arabera finkatzen dira.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kable elektriko batek atal hauek ditu:

Kable elektrikoa.
Elektrika-dorrea
  • Eroalea: Korronte elektrikoa eroaten duen elementua, eta material metaliko ezberdinez osatu daitekeena. Haribakarra edo hari anitzekoa izan daiteke.
  • Isolamendua: Eroalea estaltzen duen elementua, korronte elektrikoaren zirkulazioa eroaletik atera ez dadin.
  • Geruza betegarria: Eroaleen sekzio zirkularra mantentzeko erabiltzen den material estalkia.
  • Estalkia: Kablea mekanikoki babestuko duen materialez osatzen da. Eguzkia, tenperatura, euria eta abarrek eragindako efektuetatik babesteko diseinatua dago.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kableak dituzten ezaugarrien arabera sailka daitezke.

Tentsio maila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tentsio oso baxuko kableak (50 V arte)
  • Tentsio baxuko kableak (1000 V arte)
  • Tentsio ertaineko kableak (30 kV arte)
  • Goi-tentsioko kableak (66 kV arte )
  • Oso goi-tentsioko kableak (770 kV arte)

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eroaleak (kobrea, aluminioa edo beste metal motak).
  • Isolamenduak (material plastikoak, elastomerikoak, olio biskosoan edo fluido batean murgildutako papera …).
  • Babesak (pantailak,armadurak, estalkiak ).

Eroale kopurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Unipolarra: Eroale bakarreko kablea.
  • Bipolarra: Bi eroaledun kablea.
  • Tripolarra: Hiru eroale. Fasea(marroia edo beltza, neutroa (urdina) eta lurra edo masa(berde-horia).
  • Tetrapolarra: Lau eroale. Bi Fase(marroia eta beltza, neutroa (urdina) eta lurra edo masa(berde-horia).
  • Pentapolarra: Bost eroale. Hiru Fase (marroia, beltza eta grisa), neutroa (urdina) eta lurra edo masa(berde-horia).

Eroalearen materiala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eroalearen malgutasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eroalearen isolamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isolamendu termoplastikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isolamendu termoegonkorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • XLPEa (Polietileno sareztatua).
  • EPRa (Etileno-Propilenoa).
  • MICCa - Mineral isolatuz estalitako kobrezko kablea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]