Kalenardhon

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tolkienen fikziozko unibertsoan eta Eraztunen Jauna eleberrian, Kalenardhon, Rohan herrialdean bihurtu zen Gondorreko probintzia bat zen. Bere mugak honako hauek dira: Hegoaldean, Meringeko Korrontea eta Halifirien, iparraldean, Limargi ibaia, ekialdean, Anduin ibaia eta mendebaldean, Isen ibaia.

Larre lautadaz eratutako eskualde bat da, bikaina abeltzaintzarentzat, nagusiki. Gondorretik iparraldera dago. Sekula ez zuen biztanleria handiegirik izan Eguzkiaren Hirugarren Aroan, bere urruneko kokapena dela eta.

Kalenardhon, erabat arpilatua eta hustua izango zen Gondorreko Seneskal zen Zirionen gobernupean Balchothtarrek inbaditu ondoren. Gero, Zirionek mezulariak bidaliko zizkien, horien artean Borondir, bere antzinako aliatuak ziren Eotheodtarrei, gerra garai honetan laguntzeko.

Eorlek, Eotheodeko jaunak, laguntza eskakizunari, hegoalderantz armada bat bidaliz erantzun zion, bera buru zela, armada honekin, inbaditzaileak garaituz Zelebranteko Zelaietako Guduan. Esker on bezala, Zirionek, probintzia utzi zion Eorli. Ondoren, hau, bere mendekoekin joango zen probintzia hartara.

Hallas seneskalak Zaldunen Marka bezala berrizendatuko zuen (Rohan sindarin hizkuntzan), eta Eotheodtarrak, Eorlingak bihurtuko ziren, Eorlen semeak edo Rohirrimak.