Kalkarenita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kalkarenita
Mineral infotaula irakurtzeko eraLaguntza:Arroka infotaula irakurtzeko era
Mineral infotaula irakurtzeko era
Kalkarenita
Arroka sedimentarioa
Mineral garrantzitsuak Kaltzio karbonatoa

Kalkarenita kareharri mota bat da, bere %50a, gutxienez, hare tamainako (0,0625etik 2mmko diametrora) karbonato alez osatua. Hare tamainako garau horiek koral, maskor, ooide, intraklasto, pellet edo kareharri zein dolomita zaharragoen zatiak izan daitezke. Kalkarenita, itxuraz, hareharri baten antzekoa da, baina karbonatoz osatua.

Kalkarenitak itsaso zein itsasoz kanpoko hainbat ingurunetan sor daitezke. Kostako hare dunatan ere sor daitezke, hondartza zein itsaso barretan, turbiditatan edo beste deposito batzuetan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]