Kapela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lastozko kapela.

Kapela janzteko arropa bat da, burua estaltzeko erabiltzen dena eguzkiarengandik edota hotzarengandik eta baita eramailearen estatus soziala markatzeko ere. Kapela hitza aldatu egin da, eta adaburuaren inguruan hegal bat duen osagarria izendatzeko termino espezifiko bihurtu da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen txapelek antzinako inperioetan dute jatorria; Antzinako Egipton jadanik hainbat kapelu-mota erabiltzen ziren, baina txapelaren aurrekari ezagunenetako bat frigio jatorriko txapel frigioa izan zen. Kapela hori grekoek erabili zuten hura zeraman oro bere askatasuna eman zitzaion esklabo bat zela sinbolizatzeko. Grezian pilleoa (Pilleus) eta petasoa (Petasus) ere sortu ziren, petasoa hegoa zuen lehen kapela izanik.[1]

Eguzkitik eta euritik babesteko premiatik sortzen da txapela, batez ere nekazarien artean. Lehenengo kapelak batez ere feltroz eta artilez egiten ziren. Antzinateko kapelak gehienetan zuriak izaten ziren, antzinatik geratzen zaizkigun edalontzi pintatu askotan ikusten dugun bezala.

Parteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelak elementu hauek izan ditzake edo ez:

  • Koroa edo kopa: kapelaren goiko aldea da, garezurraren formara egokitzen dena, zirkunferentzia mugatuz. Forma desberdinak izan ditzake, erregularki biribila, konikoa edo zatitua.
  • Ertza edo hegala: txapelaren zirkunferentzia zeharkatzen duen gainazal batez osatutako txapelaren zatia da, erabiltzailea eguzki-izpietatik babesteko funtzioa betetzen duena.
  • Xingola leuna: txapelaren barnealdea da, normalean badana deitzen dena. Material leunez egina, erabiltzailearen garezurrarekin zuzenean kontaktuan jartzen dena, kapela burura behar bezala doitzeko eta izerdia geldiarazteko.
  • Bisera edo aurreko hegala: kapela mota batzuen aurrealdeko azalera da, eguzki izpiak blokeatzeko balio duena. Askotan, txano militarretan eta beisboleko txano ezagunetan ikusten da.
  • Kokotsa, barbuquejoa edo barbiquejoa: bizarraren azpitik pasatzen den kapelari eusteko zinta, batez ere laneko kapelentzat eta kapela militarrentzat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]