Kapilaritate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kapilaritate-eragina: ezkerrean ura, eskuinean merkurioa

Kapilaritatea isurkari batek igarobide estu batean (hodi bat, oihal baten zuntzak…) egiten duen igoaldia edo jaitsaldia da, itxuraz hidrostatikaren legeekin bat ez datorrena.

Ontziaren hormen ondoan bare dagoen isurkari baten gainaldea ez da erabat laua, bihurritu egiten da, eta bihurgunea ahurra da hormak bustitzen dituen isurkaria denean (ura adibidez) eta ganbila bustitzen ez dituenean (merkurioa adibidez). Era berean, uretan sartzen den hodi estu batean urak gora egiten du, ur molekulek beren artean, eta ur molekulek eta ontziarenek elkar erakartzen dutelako; hodia zenbat eta estuagoa izan, ura orduan eta gorago doa. Merkurioarekin berriz ez da hori gertatzen, behean geratzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]