Karaindash

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karaindash

Babiloniako errege

Bizitza
JaiotzaK.a. XV. mendea
HerrialdeaBabilonia
HeriotzaK.a. XV. mendea ( urte)
Familia
AitaAgum III
Seme-alabak
LeinuaKasita
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Karaindash Babiloniako kasitar dinastiako errege bat izan zen. K.a. XIV. mendean gobernatu zuen.

Idazkun batean, bere buruari, "Babiloniako erregea", "Sumer eta Akadeko erregea", "kasitarren erregea" eta "Karduniasheko erregea" bezala erreferentzia egiten dio. Karduniash aipatzen den lehen aldia da, kasitarrek Babiloniari ematen zioten izena zena, baita egiptoar eta hititar dokumentuetan aipatzen zen bezala ere.

Bere erregealdian, bere aurreko erregea izan zen Burna-Buriash I.aren garaian Asiriarekin hasitako mugako etsaitasunek jarraitu zuten. Etsaitasun hori, denbora batez amaitu zen asiriar errege zen Ashshurbelniseshurekin muga ezartze bat adostuz eta bien zin egite solemne batekin euren estatuen mugetan. Egiptorekin ere adiskidetasun harremanak izan zituen, Tutmosis III.arekin enbaxadak trukatuz.

Dokumentuek, tenplu eraikitzaile bezala eta Uruk hiriko babesle bezala izan zuen aktibitatea lekukotzen dute.


Aurrekoa
'
Babiloniako erregea
K.a. XIV. mendea
Ondorengoa
Kadashman-Harbe I.a