Katō Kiyomasa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katō Kiyomasa

Daimyō

Bizitza
JaiotzaMyōgyō-ji (en) Itzuli1562ko uztailaren 25a
Herrialdea Japonia
Lehen hizkuntzajaponiera
HeriotzaKumamoto1611ko abuztuaren 2a (49 urte) (49 urte)
Hobiratze lekuaHonmyō-ji (en) Itzuli
Kakurin-ji (en) Itzuli
Ikegami Honmon-ji
Honkoku-ji (en) Itzuli
Heriotza modua: garuneko odoljarioa
Familia
AitaKatō Kiyotada
AmaQ106672357
Ezkontidea(k)Shōjō-in (en) Itzuli
Shōō-in (en) Itzuli
Jōkō-in (en) Itzuli
Hongaku-in (en) Itzuli
Q108747110 Itzuli
Seme-alabak
Familia
LeinuaKatō clan (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
JarduerakSamuraia
KidetzaBudan-ha (en) Itzuli
Izengoitia(k)虎之助 eta 主計頭
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaNichiren Buddhism (en) Itzuli

Find a Grave: 211823011 Edit the value on Wikidata

Katō Kiyomasa (japonieraz: 加藤 清正?, 1562ko uztailaren 25a - 1611ko abuztuaren 2a) Japoniako historiako Sengoku aroaren amaierako eta Edo aroaren hasierako daimyō japoniarra izan zen.

Lehen urteak eta bere karreraren hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kiyomasa Owari probintzian jaio zen eta Katō Kiyotadaren semea zen. Kiyotadaren emaztea, Ito, Toyotomi Hideyoshiren amaren lehengusina zen. Kiyotada, bere semea oraindik oso gaztea zenean hil zen, eta, beraz, handik gutxira, Toyotomi Hideyoshiren zerbitzura sartu zen, hamalau urteko adina eta 170 kokuko sari bat baino ez zuenean.

Hideyoshiren armadarekin borrokatu zuen Yamazakiko guduan, eta, beranduago, Shizugatakeko guduan, non, bere parte-hartze nabarmenagatik, Shizugatakeko zazpi lantzetako bat bezala ezagutua izan zen. Hideyoshik, Kiyomasaren saria 3.000 kokura igoz errekonozitu zuen.

1586an, Sassa Narimasari Higo probintzia konfiskatu zitzaionean, Kiyomasak 250.000 koku lur jaso zituen (ia probintziaren erdia), Kumamoto gazteluaz gain, bere egoitza ofiziala bihurtu zena.

1592an, Korearen japoniar inbasioetara batu zen.

Kiyomasa, Korearen inbasioetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kiyomasa, Hideyoshik egin zuen Chosŏn dinastiak gobernaturiko Korearen inbasioko hiru komandante nagusietako bat izan zen. Konishi Yukinagarekin batera, Seul eta Busan hartu zituen, beste funtsezko hiri batzuen artean.

Ondorengo bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Budista sutsu bezala, Kiyomasak, Nichiren tenpluen eraikitzea bultzatu zuen. Konishi Yukinagarekin gatazka batzuk izan zituen, ondoko Higo probintzia gobernatzen zuena, eta, gainera, kristaua zena. Kiyomasa, kristautasuna ezabatzeagatik izan zen ospetsu, eta, beraz, Hondoko guduan, haurdun zeuden emakume kristau guztien sabelak ireki eta haien haurrei burua mozteko agindu zuen.

Sekigaharako guduan, Kiyomasa Kyushun geratu zen, Tokugawa Ieyasuren ekialdeko armada babestuz. Tokugawa klanarenganako bere leialtasunagatik, Kiyomasa, bere antzinako arerioa izan zen Konishiren (Ishida Mitsunariren alde egin zuena) lurrekin saritua izan zen, bere domeinua, 530.000 kokuraino handitu zuelarik.

Bere ondorengo urteetan, Kiyomasa, Toyotomi Hideyori eta Tokugawa Ieyasuren arteko geroz eta arazotsuagoak ziren harremanetan bitartekari bezala aritzen saiatu zen. 1611n, batzar horietako batetara joateko itsasozko bidaian, gaizki sentitzen hasi zen, eta joan beharreko lekura iritsi eta gutxira hil zen. Honmyō tenpluan lurperatua izan zen, Kumamoton, baina baditu hilobiak Yamagata prefekturan eta Tokion ere.


Aurrekoa
Lehena izan zen
Kumamotoko jauna
1587-1611
Ondorengoa
Katō Tadahiro
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katō Kiyomasa Aldatu lotura Wikidatan