Kibibyte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Byten multiploak
SI IEC 60027-2
Izena
(Ikurra)
SI
Estandarra
Erabilpena
informatikan
Izena
(Ikurra)
Balioa
kilobyte (KB) 103 210 kibibyte (KiB) 210
megabyte (MB) 106 220 mebibyte (MiB) 220
gigabyte (GB) 109 230 gibibyte (GiB) 230
terabyte (TB) 1012 240 tebibyte (TiB) 240
petabyte (PB) 1015 250 pebibyte (PiB) 250
exabyte (EB) 1018 260 exbibyte (EiB) 260
zettabyte (ZB) 1021 270 zebibyte (ZiB) 270
yottabyte (YB) 1024 280 yobibyte (YiB) 280

Kibibyte (kilo, bitarra eta byte-ren kontrakzioa) konputagailuen biltegiratze ahalmenean 1024 (210) byte adierazten duen informazio unitatea da. Bere laburdura KiB (“kiB” ez) da. 1 Kibibyte = 210 byte = 1.024 byte

Kibibyte eta kilobyte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kibibytek unitatea batzuetan kilobytearen sinonimotzat erabiltzen den arren, desberdinak dira. Kilobyte bat 103 byte dira; kibibyte bat, berriz, 210 byte.

Sistema internazionala (SI) eta byte terminoaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informatikaren testuinguruan kilobyteren terminoa hasieratik erabiltzen zen 2 10 balioarekin, 1000-ra hurbiltzen delako. Konputagailuen hedatzearekin batera, sistema internazionalak definitutako aurrizkiaren erabilera desegokia ere zabaldu zen, informatika adituetatik erabiltzaile arruntetaraino. Hau dela eta kilobyte bat 1024 byterekin lotzen da nahiz eta 1000 byte da.

Aurrizki bitarra eta hamartarra bereizteko IEC estandarizazio erakundeak IEC 60027-2 dokumentuan zehazten den bezala kibi terminoa asmatu zuen, 1024-ren balioa duen neurria sortuz Kibibyte ( 1 KiB=1024 byte ). Baina bere erabilera ez da zabaldu oraindino.

Multzo berdineko unitateak:

Biltegiratze produktuetan nahasmena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun (2007), biltegiratze gailuetan eta euskarrietan biak nahasten dira askotan. Esate baterako, 80 GBko disko gogor batek 80.000.000.000 byte ditu, baina sistema eragileak 74 GB dituela esango du, 1.024ko multiploak erabiltzen dituelako. Beste adibide esanguratsuak:

  • Disko gogor baten edukierak 100GB-tetakoa baldin bada 93GiB-tan bihurtzen da.
  • 4,7 GB-tako DVD-5-arekin, 4,377 GiB-tan geratzen da.
  • 8,5 GB-tako DVD-9-arekin, 7,92 GiB-tan geratzen da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]