Kiko Veneno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kiko Veneno

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé María López Sanfeliu
JaiotzaFigueres1952ko apirilaren 3a (71 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta abeslaria
Jasotako sariak
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaWarner Music Group

kikoveneno.net
IMDB: nm0893022 Twitter: kikoveneno Musicbrainz: f1899faf-50de-4bf5-9939-bb2e720e629b Songkick: 42748 Discogs: 367580 Allmusic: mn0000092684 Edit the value on Wikidata

José María López Sanfeliu (Figueres, Girona, 1952ko apirilaren 3a), Kiko Veneno ezizenaz ezaguna, espainiar musikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita militarra zuen, eta Andaluziara bidali zuten, Kikok bi urte zituela. Andaluzian hazi eta hezi zen. Filosofia-ikasketak egin zituen, eta unibertsitatean kantatu zuen lehen aldiz, 1971n, greba baten kariaz. Geroago, Raimundo Amador eta haren inguruko musikariak ezagutu zituen, eta Veneno taldea izango zena osatzen hasi ziren, bien ekimenez. 1977an, CBS etxearentzat grabatu zuten, Madrilen, beren lehen diskoa, Veneno, eta arrakasta handia izan zuten. Hala ere, taldeak ez zuen urtebete iraun, Kiko eta Raimundo elkarrekin haserretu zirelako. 1981ean agertu zen berriro Kiko Veneno, eta Seré mecánico por tí diskoa grabatu zuen hurrengo urtean. Geroztik egindako disko arrakastatsuena Échate un cantecito (1992) izan zen, Santiago Auserón (Juan Perro) musikariaren laguntzarekin grabatua. Beste zenbait lan aipagarri: Si tú, si yo (1984), Pequeño salvaje (1987), El pueblo guapeao (1989), Está muy bién eso del cariño (1995), Punta Paloma (1997) eta Puro Veneno (1998). Azken diskoa Dice la gente du (2010).

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Veneno[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kiko Veneno[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kiko Veneno eta Martín Buscaglia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

El Pimiento Indomable (2013 eta 2014)

Kiko Veneno eta Pepe Begines[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gira mundial (2002)

G-5[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aventuras y Desventuras de Kiko Veneno (1994)
  • Pata palo (2000)
  • Un ratito de gloria (2001)
  • El mejor veneno (2008)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]