Kiwi (fruitua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kiwi (fruitua)
fruitu eta baia
Historia
Honen produktuaActinidia chinensis eta Kiwi
Artikulu hau fruituari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kiwi».

Kiwi[1] fruitua Himalaian eta Txinako hegoaldean du jatorria, eta 1904an Zeelanda Berrira eraman zuten. Han, maoriek izena eman zioten. Kiwiak actinia generoko landareetatik, batez ere, Actinidia deliciosatik hartzen dituzte.

Nutrizio-propietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laranjak baino C bitamina gehiago edukitzeaz gain, luteinan aberatsa da. Minbizi eta ikusmeneko arazoetarako ona da halaber. Zuntz eta kobre anitz dauka, digestiorako onak direnak.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landarea 9 metro baino luzeagoa da, kiribil eran. Fruitua 6 cm inguru hartzen duen baia obalatua da. Azal marroi-berdexka fin iletsu batek estaltzen du. Barneko haragia berde bizia da eta erdigune zurixkaren inguruan lerrokatzen dira hazi beltz txikiak.

Ekoizle nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekoizle nagusia Txina da eta bigarrena, Italia: segidan, Zeelanda Berria, Iran, Grezia eta Txile datoz, 2018ko datuen arabera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]