Kognizio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eredu kognitiboa, Robert Fluddek ilustratua (1619).
Eredu kognitiboa, Robert Fluddek ilustratua (1619).[1]

Filosofian eta psikologian (Psikologia kognitiboa), kognizioa gogamenaren prozesuen multzoa da, pertzepzioa, hizkuntza, adimena eta, oro har, informazioa prozesatu behar den jarduera guztiak biltzen ditu.

Pentsamenduaren, esperientziaren eta zentzumenen bidez ezagutza eta ulermena lortzeko ekintza edo prozesu mentalari egiten dio erreferentzia.[2]. Izaki bizidun batek pertzepziotik, eskuratutako ezagutzatik (esperientzia) eta informazioa baloratzeko aukera ematen duten ezaugarri subjektiboetatik informazioa prozesatzeko duen ahalmena da kognizioa. Ikaskuntza, arrazoiketa, arreta, memoria, arazoen ebazpena, erabakiak hartzea eta sentimenduak bezalako prozesuak dira. Gizakiak aipatutako prozesu guztiak ezagutzeko eta barneratzeko gaitasuna du.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kognizio hitzak XV. mendean du jatorria, non "pentsatzea eta kontzientzia" esan nahi zuen. Latinezko hitza cognitio, ("azterketa", "Ikaskuntza" edo "ezagutza") hitzetik dator.[3]

Lehen ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta kognizio terminoa XV. mendekoa izan,[4] prozesu kognitiboei buruzko interesa askoz lehenago piztu zen. Aristoteles (384 – 322 K.a) hasi zen espirituaren barne lanean eta giza esperientzian nola eragiten duen aztertzen. Aristoteles eremu kognitiboetan zentratu zen, oroimenean, pertzepzioan eta irudimen mentalean hain zuzen ere. Garrantzi handia eman zion bere ikerketan ebidentzia enpirikoak oinarritzen zirela bermatzeari, hau da, behaketaren eta esperimentazio kontzientearen bidez biltzen den informazio zientifikoari. [5] 2. milurtekora arte, ezagutza kontzeptu modernoen oinarria John Locke eta Dugald Stewart bezalako pentsalariek ezarri zuten Ilustrazioan zehar, non ideiak lortu, gogoratu eta manipulatu izan ahal zuten.[6]

XIX. mende hasieran, eredu kognitiboak garatu ziren bai filosofian, autoreek adimenaren filosofiari buruz idazten zutenean, eta baita medikuntzaren barruan ere, eromena nola sendatu ulertu nahi baitzuten sendagileek. Britainia Handian, eredu horiek James Sully unibertsitateko adituek ikasi zituzten Londreseko akademian, eta politikariek ere kontuan hartu zituzten 1870eko hezkuntza nazionalaren Legean.[7]

Psikologia Europan ikerketa eremu ezagun bat bezala sortu zen eta ondoren interes hori Amerikara ere zabaldu zen. Wilhelm Wundt, Herman Ebbinghaus, Mary Whiton Calkins eta William Jamesek giza ezagutzaren ikerketari beren ekarpenak eskainiko zizkioten garai hartan.

Lehen teoriagileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wilhelm Wundt[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wilhelm Wundt 1902an

Wilhelm Wundtek (1832-1920) introspekzioa deitu zionaren nozioa azpimarratu zuen: gizabanako baten barne-sentimenduak aztertzea. Introspekzioarekin, subjektuak kontuz ibili behar zuen bere sentimenduak ahalik eta modu objektiboenean deskribatzen, Wundtek informazio zientifikoa aurki zezan. [8] [9] Wundten ekarpenak batere txikiak ez diren arren, psikologo modernoek uste dute bere metodoak nahiko subjektiboak direla eta esperimentazio-prozedura objektiboagoetan konfiantza izatea nahiago dute beraiek giza prozesu kognitiboari buruzko ondorioak ateratzeko.

Hermann Ebbinghaus[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hermann Ebbinghaus

Hermann Ebbinghausek (1850-1909) ikerketa kognitiboak egin zituen, batez ere giza memoriaren funtzioa eta gaitasuna aztertuz. Ebbinghausek bere esperimentu propioa garatu zuen, non 2.000 silaba baino gehiago eraiki zituen existitzen ez ziren hitzetatik abiatuta, adibidez, EAS. Gero, hitz horiek ikasteko bere gaitasun pertsonala aztertu zuen. Nahita ez-hitzak aukeratu zituen, hitz errealen ordez, aurretik zegoen esperientziaren eragina kontrolatzeko, hitzek sinbolizatu zezaketen horretan, errazago gogoratzeko.[8][9] Ebbinghausek sortu zituen ez-hitzak ikasteko eta gogoratzeko gaitasunean eragina izan zezaketen aldagai batzuk behatu eta hipotetizatu zituen. Arrazoietako bat, ondorioztatu zuen, estimuluen zerrenda aurkeztu eta horiek errezitatu edo gogoratu arte igarotako denbora zen. Ebbinghaus izan zen lehena "Ikaskuntza-kurba" bat eta "ahanztura-kurba" bat erregistratzen eta marrazten[10]. Bere lanak eragin handia izan zuen posizio serialaren azterketan eta horrek memorian duen eraginean.

Mary Whiton Calkins[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mary Whiton Calkins (1863-1930).

Mary Whiton Calkins (1863-1930) eragin handiko aitzindari estatubatuarra izan zen psikologiaren arloan. Bere lana giza memoriaren gaitasunean ere oinarritu zen. Errezentzia efektua izeneko teoria komun bat berak egindako ikerketei egotzi dakioke.[11] Ondorengo esperimentuen atalean ere aztertzen den errezentzia efektua gizabanakoek estimulu sekuentzia batean aurkeztutako azken elementuak zehaztasunez gogoratzeko duten joera da. Calkinen teoriak lotura estua du Hermann Ebbinghaus-ek egindako memoria-esperimentuen azterketarekin eta ondorioarekin.[5]

William James[aldatu | aldatu iturburu kodea]

William James (1842 - 1910).

William James (1842-1910) funtsezko beste figura bat da zientzia kognitiboaren historian. James nahiko haserre zegoen Wundtek introspekzioan jartzen zuen enfasiarekin eta Ebbinghausek zentzugabeko estimuluez egiten zuen erabilerarekin. Horren ordez, eguneroko bizitzan giza ikaskuntzaren esperientzian zentratzea erabaki zuen, baita kognizioa ikasteko duen garrantzian ere. Jamesek kognizioaren azterketari eta teoriari egindako ekarpenik esanguratsuena Psikologiaren Printzipioak testuliburua izan zen, kognizioaren hainbat alderdi aldez aurretik aztertzen dituena, hala nola pertzepzioa, memoria, arrazoiketa eta arreta [5].

René Descartes[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Descartes filosofoa (1596-1650)

René Descartes (1596-1650) XVII. mendeko filosofoa izan zen eta "cogito, ergo sum" esaldia asmatu zuen. "Pentsatzen dut, beraz existitzen naiz" esan nahi du. Ikuspegi filosofiko bat hartu zuen kognizioa eta adimena aztertzeko, eta bere meditazioekin jendeak berarekin batera hausnartzea nahi zuen, bere ondorio berberetara iristeko, baina bere kognizio askean[12].

Psikologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psikologian, "Kognizio" terminoa gizabanako baten funtzio psikologikoen informazioa prozesatzeko ikuspegi baten barruan erabili ohi da, [13] eta gauza bera gertatzen da ingeniaritza kognitiboan.[14] Gizarte-kognizioaren azterketan, gizarte-psikologiaren adar batean, terminoa jarrerak, atribuzioa eta talde-dinamika azaltzeko erabiltzen da [13]. Hala ere, zientzia kognitiboaren esparruko ikerketa psikologikoak ere kognizioa ulertzeko ikuspegi gorpuztu bat iradoki du. Ikuspegi konputazional tradizionalak ez bezala, gorpuztutako kognizioak gorputzak gaitasun kognitiboak eskuratzeko eta garatzeko duen paper garrantzitsua azpimarratzen du[15][16].

Giza kognizioa kontzientea eta inkontzientea da, zehatza edo abstraktua, intuitiboa (hizkuntza baten ezagutza bezala) eta kontzeptuala (hizkuntza-eredu gisa). Memoria, elkartzea, kontzeptuen eraketa, patroien errekonozimendua, hizkuntza, arreta, pertzepzioa, ekintza, arazoen ebazpena eta irudi mentalak bezalako prozesuak biltzen ditu.[17][18] Tradizionalki, emozioa ez zen prozesu kognitibotzat jotzen, baina orain ikerketa asko egiten ari dira emozioaren psikologia kognitiboa aztertzeko; ikerketek, halaber, norberaren estrategien kontzientzia eta metodoen kontzientzia dute ardatz.

Hasiera batean, psikologoek uste zuten giza ekintza zuzentzen duen kognizioa informazioa prozesatzea zela. Mugimendu hori kognitibismo gisa ezagutu zen 1950eko hamarkadan, eta mugimendu konduktistak kognizioa portaera-modutzat hartu ondoren sortu zen. [19] Kognitibismoak kognizioa konputazio-modu gisa fokatu zuen, gogoa makina gisa eta kontzientzia funtzio exekutibo gisa ikusiz [20]. Hala ere, post-kognitibismoa 1990eko hamarkadan hasi zen sortzen, zientzia kognitiboaren garapenak ekintza kognitiboaren beharra haragiztatu, hedatu eta gogamenean prozesu dinamikoak sortzen dituen ekintza kognitiboaren beharra nabarmentzen zuten teoriak aurkeztu zituenean.[21] Psikologia kognitiboaren garapena, psikologiaren hainbat teoriatatik adimenari eta inguruneari buruzko dinamika horiek esploratzen hasi zenean sortu zen, aurretiazko paradigma dualista horietatik mugimendu bat abiatuz, konputazio sistematiko edo portaera soiltzat kognizioa lehenesten baitzuten.[20]

Metakognizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metakognizioa norberaren pentsamendu-prozesuen kontzientzia eta horiek sostengatzen dituzten patroien ulermena da. Terminoa meta hitzaren errotik dator, "haratago" edo "gainetik" esan nahi duena[22]. Metakognizioak forma asko har ditzake, hala nola pentsatzeko moduari buruz hausnartzea eta arazoak konpontzeko estrategia jakin batzuk noiz eta nola erabili behar diren jakitea[22]. Oro har, metakognizioaren bi osagai daude: (1) kognizioari buruzko ezagutza eta (2) kognizioaren erregulazioa[23].

Metamemoria, memoriaren ezagutza eta estrategia mnemoteknikoak bezala definitua, metakognizioaren garrantzizko modu bat da.[24] Kulturen bidezko prozesamendu metakognitiboari buruzko ikerketa akademikoa lehen etapan dago, baina zantzuak daude lan gehigarriak emaitza hobeak eman ditzakeela irakasleen eta ikasleen arteko kulturarteko ikaskuntzan.[25]

Metakognizioari buruzko idazkiak Aristoteles filosofo greziarraren lanean kokatzen dira (K. a. C): Arimaz eta Parva Naturalia lanetan.[26]

Kognizioa hobetzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ariketa fisikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ariketa aerobikoak eta anaerobikoak kognizioa hobetzen laguntzen duen aztertu da[27]. Ikerketa batzuetan, badirudi arreta-gaitasuna eta hitzezko zein ikusizko memoria handitu egin direla epe laburrean. Hala ere, eraginak iragankorrak dira eta denborarekin murrizten doaz jarduera fisikoa amaitu ondoren[28].

Elikadura-gehigarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitoestrogenoak, ahabien gehigarriak eta antioxidatzaileak funtzio kognitiboan eragin txikiagoak antzematen zituzten azterketa batean, nahiz eta plazeboarekin alderatuta ez zuten eragin nabarmenik izan. [29][30][31]

Gizarte-estimulazio atsegina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondatze kognitiboa duten pertsonek (hau da, dementzia duten pertsonek) ingurune sozial batean, pentsamendua eta memoria suspertzeko diseinatutako eguneroko jardueretara eramateak kognizioa hobetzen duela dirudi. Azterlanetako materiala txikia den arren eta azterketa zabalagoek emaitzak berretsi behar dituzten arren, badirudi estimulazio kognitibo sozialaren eragina tratamendu farmakologiko batzuen ondorioak baino handiagoak direla[32].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «10. Robert Fludd: Utriusque Cosmi Historia, Tomus II. [1619»] Documenta Mnemonica, Band 2, Das enzyklopädische Gedächtnis der Frühen Neuzeit (De Gruyter): 79–132. 1998-12-31 (Noiz kontsultatua: 2022-05-29).
  2. Jones, Enid Huws. (2004-09-23). Staveley, May Christophera (1863–1934), university teacher. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2022-05-24).
  3. Revlin, Russell; Von Leirer, Otto. (1980-09). «Understanding quantified categorical expressions» Memory & Cognition 8 (5): 447–458.  doi:10.3758/bf03211141. ISSN 0090-502X. (Noiz kontsultatua: 2022-05-24).
  4. Revlin, Russell; Von Leirer, Otto. (1980-09). «Understanding quantified categorical expressions» Memory & Cognition 8 (5): 447–458.  doi:10.3758/bf03211141. ISSN 0090-502X. (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
  5. a b c MATLIN, JOHN. (2006-07-27). «Thomas Fleming, Mysteries of My Father (Hoboken, NJ: John Wiley and Sons Inc., 2005. $24.95). Pp. ix+341. <scp>ISBN</scp> 0 471 65515 5.» Journal of American Studies 40 (2): 429–430.  doi:10.1017/s0021875806381807. ISSN 0021-8758. (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
  6. McKim, Donald K.. (2019-10-25). «Reformed Churches Working in Unity and Diversity: Global Historical, Theological and Ethical Perspectives, by Ábrahám Kovács, ed.» Journal of Reformed Theology 13 (2): 185–186.  doi:10.1163/15697312-01302009. ISSN 1872-5163. (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
  7. EDDY, MATTHEW DANIEL. (2017-10-11). «The politics of cognition: liberalism and the evolutionary origins of Victorian education» The British Journal for the History of Science 50 (4): 677–699.  doi:10.1017/s0007087417000863. ISSN 0007-0874. (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
  8. a b Fuchs, Alfred H.; Milar, Katharine S.. (2003-04-15). Psychology as a Science. John Wiley & Sons, Inc. (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
  9. a b <299::aid-jhbs2300250339>3.0.co;2-f «Richard L. Gregory and O. L. Zangwill, Eds. The Oxford companion to the mind. Oxford and New York: Oxford University Press, 1987. xvii + 856 pp. $49.95 (cloth)» Journal of the History of the Behavioral Sciences 25 (3): 299–299. 1989-07  doi:10.1002/1520-6696(198907)25:3<299::aid-jhbs2300250339>3.0.co;2-f. ISSN 0022-5061. (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
  10. Cameron, Edward Herbert. «Memory and imagination.» Psychology and the school. (The Century Co): 107–126. (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
  11. Madigan, Stephen; O'Hara, Ruth. (1992). «Short-term memory at the turn of the century: Mary Whiton Calkins's memory research.» American Psychologist 47 (2): 170–174.  doi:10.1037/0003-066x.47.2.170. ISSN 1935-990X. (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
  12. Garber, Daniel. «Descartes, René (1596–1650)» Routledge Encyclopedia of Philosophy (Routledge) (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
  13. a b Barron, Bruce A.. (2009-12-06). «R. A. R. Gurung: Health Psychology: A Cultural Approach» Journal of Occupational Rehabilitation 20 (1): 122–122.  doi:10.1007/s10926-009-9222-z. ISSN 1053-0487. (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
  14. Blomberg, Olle. (2011-01-06). «Conceptions of Cognition for Cognitive Engineering» The International Journal of Aviation Psychology 21 (1): 85–104.  doi:10.1080/10508414.2011.537561. ISSN 1050-8414. (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
  15. Handbook of cognitive science : an embodied approach. (1st ed. argitaraldia) Elsevier Science 2008 ISBN 978-0-08-091487-9. PMC 318353781. (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
  16. Lakoff, George. (2012-09-07). «Explaining Embodied Cognition Results» Topics in Cognitive Science 4 (4): 773–785.  doi:10.1111/j.1756-8765.2012.01222.x. ISSN 1756-8757. (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
  17. Coren, Stanley. (2003). Sensation and perception. (5. ed., [Nachdr.]. argitaraldia) Wiley ISBN 0-470-00226-3. PMC 249233247. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  18. Shafir, Eldar. (1999-02). «Belief and Decision: The Continuing Legacy of Amos Tversky» Cognitive Psychology 38 (1): 3–15.  doi:10.1006/cogp.1998.0705. ISSN 0010-0285. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  19. Pyszczynski, Tom; Greenberg, Jeff; Koole, Sander; Solomon, Sheldon. (2010-06-30). Experimental Existential Psychology. John Wiley & Sons, Inc. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  20. a b Handbook of cognitive science : an embodied approach. (1st ed. argitaraldia) Elsevier Science 2008 ISBN 978-0-08-091487-9. PMC 318353781. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  21. Zelazo, Philip David; Moscovitch, Morris; Thompson, Evan. «Introduction» The Cambridge Handbook of Consciousness (Cambridge University Press): 1–4. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  22. a b Metcalfe, Janet, ed. (1994). Metacognition.  doi:10.7551/mitpress/4561.001.0001. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  23. Schraw, Gregory. (1998). Instructional Science 26 (1/2): 113–125.  doi:10.1023/a:1003044231033. ISSN 0020-4277. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  24. Dunlosky, John, ed. (2013-10-18). Handbook of Metamemory and Memory.  doi:10.4324/9780203805503. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  25. «Screenshot of Itunes Library - Archived Platform Itunes 2010» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  26. Colman, Andrew M.. (2015). A dictionary of psychology. (Fourth edition. argitaraldia) ISBN 978-0-19-965768-1. PMC 896901441. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  27. Sanders, Lianne M. J.; Hortobágyi, Tibor; la Bastide-van Gemert, Sacha; van der Zee, Eddy A.; van Heuvelen, Marieke J. G.. (2019-01-10). «Dose-response relationship between exercise and cognitive function in older adults with and without cognitive impairment: A systematic review and meta-analysis» PLOS ONE 14 (1): e0210036.  doi:10.1371/journal.pone.0210036. ISSN 1932-6203. (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
  28. Young, Jeremy; Angevaren, Maaike; Rusted, Jennifer; Tabet, Naji. (2015-04-22). «Aerobic exercise to improve cognitive function in older people without known cognitive impairment» Cochrane Database of Systematic Reviews  doi:10.1002/14651858.cd005381.pub4. ISSN 1465-1858. (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
  29. Barfoot, Katie L.; May, Gabrielle; Lamport, Daniel J.; Ricketts, Jessie; Riddell, Patricia M.; Williams, Claire M.. (2018-10-16). «The effects of acute wild blueberry supplementation on the cognition of 7–10-year-old schoolchildren» European Journal of Nutrition 58 (7): 2911–2920.  doi:10.1007/s00394-018-1843-6. ISSN 1436-6207. (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
  30. Thaung Zaw, Jay Jay; Howe, Peter Ranald Charles; Wong, Rachel Heloise Xiwen. (2017-09). «Does phytoestrogen supplementation improve cognition in humans? A systematic review» Annals of the New York Academy of Sciences 1403 (1): 150–163.  doi:10.1111/nyas.13459. ISSN 0077-8923. (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
  31. Sokolov, Alexander N.; Pavlova, Marina A.; Klosterhalfen, Sibylle; Enck, Paul. (2013-12). «Chocolate and the brain: Neurobiological impact of cocoa flavanols on cognition and behavior» Neuroscience & Biobehavioral Reviews 37 (10): 2445–2453.  doi:10.1016/j.neubiorev.2013.06.013. ISSN 0149-7634. (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
  32. Woods, Bob; Aguirre, Elisa; Spector, Aimee E; Orrell, Martin. (2012-02-15). «Cognitive stimulation to improve cognitive functioning in people with dementia» Cochrane Database of Systematic Reviews  doi:10.1002/14651858.cd005562.pub2. ISSN 1465-1858. (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).

Ikusi gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]