Kokorikatze (ariketa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kokorikatze pisu-barraduna.

Kokorikatzea belauna makurtzean datzan indar-ariketa da, gehienetan pisu-barra bat zama gisa erabilita. Jardulea zutunik egotetik abiatzen da, belaunak makurtuz, aldaka jaitsi egiten du, eta berriro jagiten da. Kokorikatzean aldaka eta belaunetako giltzadurak makurtzen dira, eta, bitartean, orkatiletakoak oinbularretik makurtu; zutuntzean, ostera, aldaka eta belauneko giltzadurak hedatzen dira, eta orkatiletakoak oinazpitik makurtu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.