Komatxo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Komatxoak» orritik birbideratua)
Hiru komatxo mota: goitik behera, frantsesak, bikoitzak, eta bakunak.

Komatxoak, halaber aipu-markak, esaldi bat edo haren atal bat mugatzen duten eta binaka doazen puntuazio zeinuak dira: lehena tartea irekitzeko erabiltzen da eta bigarrena, ixteko.

Hainbat itxura dituzte:

Europar Batasuneko dokumentuen idazketa kodeak komatxoei buruzko hiru mailok xedatuta dauzka: («…“…‘…’…”…»):

Paperean, «Norbaitek galdetu zuen “Nork oihukatu du ‘Jainko maitea!’?” idatzi dute.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • beltzez: aipuak dauzkan esaldi nagusia (Paperean [...] idatzi dute.),
  • letra etzanaz eta beltzez: 1. mailako aipua («Norbaitek [...] galdetu zuen».),
  • azpimarratua: 2. mailako aipua ("Nork oihukatu du [...]?"), eta
  • letra biribilaz: 3. mailako aipua ('Jainko maitea!').

Erabilpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoerotan erabiltzen dira:

  • aipuetarako,
  • gutxi erabilitako hitzak nabarmentzeko, adibidez, atzerriko hizkuntzetako ezohiko hitzak edo atzerriko hitz guztiak; hala ere, letra etzana hobesten da,
  • bestelako adiera duten hitzak adierazteko: afektibitatea, ironia, adibidez,
  • balio adierazgarriko hitz edo esamoldeak nabarmentzeko, kasu horretan letra beltza gomendatzen bada ere,
  • lanen izenburuetarako, eta
  • inoren hizkera adierazteko, estilo zuzeneko marraz aurkeztea hobesten den arren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]