Konputazio banatua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Konputazio banatua konputazio masiboko arazoak ebazteko eredu bat da. Eredu honek ordenagailu kopuru handia erabiltzen du Klusterretan antolatuta eta telekomunikazio-azpiegitura banatu baten barruan. Sistema banatua sistema bat da non osagaiak leku ezberdinetan aurkitzen diren ordenagailu-sare baten. Horiek komunikatu eta koordinatzen dituzte bere ekintzak elkarren artean mezuen bitartez.

Sistema banatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema banatua sistema bat da non ordenagailu kopuru bat fisikoki leku ezberdinetan aurkitzen den; ordenagailuak beraien artean konektatuta daude komunikazio-sare baten bitartez. Makina bakoitzak bere hardwarea eta software ditu, eta programatzaileak sistema bakar gisa hautematen ditu. Programatzaileak urrutiko software-osagaiak(objektuak) atzitzen ditu, era lokalean egingo balu bezala, middleware bat erabiltzen duten konputagailu talde baten; (RPC) eta SOAP nabarmenak dira, helburu bat lortzeko.

Sistema banatuak fidagarriak izan behar dira, sistemako osagai bat hautsi egiten bada, beste osagai bat aurrekoa ordezkatzeko gai izan behar da. Horri hutsegiteekiko tolerantzia deritzo.

Sistema banatuak tamaina askotakoak izan daiteke, dozenaka ostalari (sare lokala), ehunaka host (Metropoli.eremuko sare), edo milaka, nahiz milioika ostalari(Internet). Horri eskalagarritasun [1]deritzo.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Erabiltzaileentzako lana izan behar da Sistema Zentralizatu baten antzekoa.
  2. Barne-segurtasuna sistema banatuan.
  3. Hainbat konputagailutan exekutatzen da.
  4. Sistema eragile beraren hainbat kopia ditu, edo zerbitzu berak ematen dituzten sistema eragile ezberdinenak.
  5. Lan-ingurune erosoa.
  6. Sareen (LAN, MAN, WAN eta abarren) menpe.
  7. Konektatutako gailuen arteko bateragarritasuna.
  8. Gardentasuna (atzipenean sistema bakar bat gisa agertzea, nahiz eta hainbat ekipo egon atzean).
  9. Gailuen arteko elkarrekintza.
  10. Erabiltzaile eta sistema eragile ezberdinen arteko bateragarritasuna.

Helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konputazio banatua diseinatu da super-konputagailurik ahaltsuenek ebatzi ezin dituzten problemarik handienak ebazteko, arazo txikiagoetan lan egiteko aukera mantenduz. Beraz, sare-konputazioa naturalki ingurune multierabiltzaile bat da; horregatik, baimenak kudeatzeko teknika seguruak ezinbestekoak dira urrutiko erabiltzaile bat baimendu baino lehen sistema informatikoak kontrolatzeko.

Ziklo erredundanteduneko konputazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konputazio-eredu hau, zonbi konputazio izenez ere ezagutua, Seti@Home motatako aplikazioetan erabilia da. Funtzionamendua honetan datza: zerbitzari batek edo zerbitzari multzo batek bolondres diren ordenagailuen talde baten eskuetan uzten du prozesatu beharreko lana, haiek erabili barik duten konputazio-ahalmena erabiltzeko. Funtsean, gure ordenagailua piztuta dagoenean, baina erabili gabe, hark duen konputazio-ahalmena ez da aprobetxatzen. Hala, gure ordenagailuak aprobetxatzen du era honetako konputazioa, guk erabiltzen ez dugunean, bere konputazio-ahalmen maximoa aprobetxatzeko.

Clustering[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Superordenagailuak sortzeko beste modu bat clustering da. Klusterra edo ordenagailu mordoa kostu baxuko hainbat ordenagailuz osatutako sistema bat da, non ordenagailuak abiadura handiko sare baten (gigabiteko zuntz optikoa) eta ordenagailuen arteko lan-kargaren banaketaz arduratzen den software baten bitartez konektatuta dauden. Normalean, sistema horiek datuak gordetzeko gune bakarra dute. Klusterrek erredundanteak izatearen abantaila daukate; hau da, lehenengoak erari egiten bada, bigarrenak martxan jarriko da.

Grid[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grid konputazioa edo sare-konputazioa paradigma berri bat da konputazio banatuan, non konputagailu kopuru mugagabe baten baliabide guztiak superkonputagailu bakar bat gisa tratatzen diren era gardenean.

Konputagailuak ez daude era sendoan konektatuta, hau da, ez dute zertan leku berean egon. Adibide moduan SETI@Home proiektua erabili daiteke, non mundu osoan zehar dauden konputagailuak erabiltzen diren bizi estralurtarra bilatzeko.

Segurtasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Segurtasuna delikatua da hemen, zeren era honetako konputazioan konexioak ez dira lokalak, urrutikoak baizik, beraz, arazoak gerta daitezke nodo baten atzipena kontrolatzeko. DoS eraso baterako aprobetxatu daiteke hori, baina sareak ez du bertan behera utziko bere funtzionamendua. Horixe da grid sareen abantaila bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sistemas distribuidos. 2012-01-12 (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]