Kontsonante belar

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kontsonante belarrak[1] mihiaren gibeleko partearekin ahoskatuak dira, aho-sabai bigunaren aurka.

Ahoaren sabai bigun edo beloa nahiko zabala denez, eta mihiaren bizkarraren mugimenduak oso zehatzak ez direnez, artikulazio belarrek asimilazioa jasateko joera dute hizkuntza askotan. Asimilazioa hots bat inguruneari egokitzea da, horrekiko antza areagotuz. Asimilazio hori jasatean, ahoskunea mugitzen da, gibelera edo aitzinera, alboko bokalen kalitatearen arabera. Aitzineko bokalekin kontaktuan dauden kontsonante belarrak automatikoki aitzaneratu egiten dira usu, partzialki edo osoki sabaikaritzen direla. Modu berean, atzeko bokal batekin kontaktuan dauden belarrak atzeratu daitezke, partzialki edo osoki ubular bihurtuz.

Belar sabaikarituak (ingelesezko /k/ bezala keen edo cube hitzetan) batzuetan sabai-belar deituak dira. Hizkuntza anitzek ere belar ezpainkarituak dituzte, [kʷ] bezala, non ezpainen biribiltzea herskariaren askatzearekin batera gertatzen den. Kontsonante biezpainkari-belarrak ere existitzen dira, aldiberean aho-sabai bigunean eta ezpainen gunean ahoskatuak direnak, [k͡p] bezala. Bereizketa hori [w] kontsonante hurbilkarian desagertzen da, honetan belarizazioa eta ezpainkarizazioa maiz loturik daudelako, diakronikoki /u/-ren ondorengo izateagatik kasu. Hauek usu ezpain-belarrak deituak dira.

Dardarkari edo ttak belarrik ezin da ebaki Nazioarteko Alfabeto Fonetikoaren arabera. Belarraren ahoskunean, mihiak gaitasun oso mugatua du dardara anitz edo bakun moduko mugimenduen gauzatzeko, eta mihiaren gorputzak ez du aski fite mugitzeko askatasunik dardarkari belar baten sortzeko.

Adibideak: Nazioarteko Alfabeto Fonetikoak identifikatu dituen kontsonante belarrak:
IPA Deskripzioak Hizkuntza Ortografia IPA Zentuza
ŋ Dudurkari belarra Ingelesa ring [ɹʷɪŋ] eraztun
k Leherkari belar ahoskabea Ingelesa skip [skɪp] jauzi egin
g Leherkari belar ahostuna Ingelesa get [ɡɛt] lortu
x Igurzkari belar ahoskabea Alemana bauch [baʊx] sabel
ɣ Igurzkari belar ahostuna Greziera ɣάτα [ɣata] katu
ʍ Hurbilkari belar ezpainkaritu ahoskabea Ingelesa quiich [ʍɪtʃ] zein
ɰ Hurbilkari belar ahostuna Gaztelania pagar [paˈɰaɾ] ordaindu
L Hurbilkari albokari belar ahostuna Wahgi alale [aʟaʟe] zorabiagarri
w Hurbilkari ezpain-belar ahostuna Ingelesa witch [wɪtʃ] sorgin
k' Eiektibo belarra Arxi кӀан [an] behe
ɠ Inplosibo belarra Sindhi əro / ڳرو [ɠəro] pisudun
ʞ Klik belar atze-askatua paralinguistikoa

Euskaraz:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarak hurrengo kontsonante belarrak ditu, Nazioarteko Alfabeto Fonetikoaren arabera irudikatuak:

  • /k/ <k>: herskari belar ahoskabea, adibidez keinu, kasu.
  • /g/ <g>: herskari belar ahostuna, adibidez: gau, gose.
  • /x/ (Hegoaldean) <j>: igurzkari belar ahoskabea, adibidez: jakintsu, josi.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]