Krai

Wikipedia, Entziklopedia askea

Krai bat (errusieraz, край), Errusia zatituta dagoen 83 eremu administratiboetatik 9 izendatzeko erabiltzen den terminoa da. Euskaraz, lurralde, probintzia eta herrialde izenek termino horren pareko esanahia dute.

Krai hitza, etimologiaren aldetik, «ebaki» esan nahi duen кроить aditzari (kroit') lotuta dago.[1] Historian, kraiak lurralde zabal-zabalak ziren, Errusiaren periferian zeudenak; izan ere, krai hitzak «ertza» edo «muga» ere esan nahi du.

Antzeko hitza da kraj, baina hori Txekoslobakian erabiltzen zen, eta gaur egun Txekia eta Eslovakian erabiltzen den banaketari dagokio.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]