La Fuga (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
La Fuga
Datuak
JatorriaKantabria, Reinosa
Musika motaHiri-rock
Urteak1996-gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)Dro-Atlantic (2003-egun)
EDG Music (2001/2006)
FAK Records (1998/2002)
Taldekideak
Pedro
Nando
Raúl
Edu
Informazio gehigarria
LaFuga.net
Facebook: lafugarock Twitter: lafugarock Instagram: lafugarock MySpace: lafugarock Spotify: 5YyScSZOuBHpoFhGvHFedc iTunes: 61077882 Musicbrainz: 2aaf62d2-0018-4a34-a4c9-a03820febd6c Songkick: 183561 Discogs: 990827 Edit the value on Wikidata

La Fuga, Espainiako rock talde bat da. Reinosan hasi egin zen, 1996. urtean.

La Fugaren partaideak 4 dira: Pedro (Ahotsa eta gitarra), Nando (gitarra), Raúl (bajo) y Edu (bateria): 9 disko argitaratu dituzte.

Sorrera eta eraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La fuga, Pedro(ahotsa eta gitarra), Nando (gitarra), Raul(baxua) eta Edu (bateria) osatzen dute. Guztira 600 kontzertu baino gehiago eman dituzte hainbat bira barne, eta honekin batera 9 disko atera dituzte. Taldea 1977 hasi zuen jotzen, eta irailean hasi ziren haien lehenengo kontzertuak ematen Reinosan eta Kantauriko beste hainbat lekutan.

Lehenengo diskoa: Mira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusita ze emaitza onak lortu zituzten haien lehenengo maketarekin, hasi ziren geroz eta kontzertu gehiago ematen, eta geroz eta urrutiago, Madrileraino heldu arte. Denbora pasa ahala haien kontzertuetara jende kopurua igotzen hasi zen eta eskatzen zioten haien kanta propioak sortzea. Hau guztiagatik, haien lehenengo diskoa grabatzea erabaki zuten, Mira deitua eta 1998an kaleratua izan zena.

Finantzatu ahal izateko disko hau joan ziren Reinosako udalara laguntza eskatzeko, eta lortu zuten kontratu bat han bi kontzertu ema ahal izateko, nahi zuten dirua lortuz Nafarroan grabatu ahal izateko, "Sonido XXI" estudioetan alegia. Diskoaren kostua erdibana ordaindu zuten, erdia taldekideak eta beste erdia FAK Records ordaindu zuen, Kantauriko seilu independente bat.

Familietan arazo ekonomiko izateagatik, Fito taldea utzi behar izan zuen. Orduan, Nando sartu zen taldean gitarra jotzen eta diskoaren grabaketan parte hartzen. Honi esker, La fuga egiten du haien lehenengo bira, 80 kontzertu baino gehiagokoa eta hainbat espainiar probintzietatik.

Jostailu bat Gabonetarako[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998. urtean Fito parte hartu zuen kontzertu onuragarri batean, taldeak sortu zuena alegia, eta lortu zuten "Teatro Municipal de Reinosa" betetzea. Laukote honek jo zituzten alde batetik kanta propioak eta beste alde batetik, beste talde batzuetako kantak. Ekitaldi hori grabatuta gelditu zen Un jugete por navidad disko-maketan, edizio espezial baten moduan, eta bakarrik 1000 kopia atera zituzten.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mira (1998).
  • A golpes de Rock and Roll (2000).
  • A las doce (2001).
  • Calles de papel (2003).
  • Negociando gasolina (2005).
  • La Fuga en directo (zuzenean) (2006).
  • Nubes y claros (akustiko) (2006).
  • Asuntos pendientes (2008).
  • Raíces (2011)
  • Más de cien amaneceres (2013)

Maketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El camino (1997).
  • Un juguete por navidad (1999).

DVD[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La Fuga en directo (zuzenean) (2006).

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2003- "Pasión por el ruido": Un camino de piedras diskoan, Barricadaren omenez.
  • 2004- "37 grados": Arde la Calle diskoan Radio Futuraren omenez.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.