Landsat 7

Wikipedia, Entziklopedia askea
Landsat 7

Landsat 7, AEBek jaurtitako satelite artifizial talde batetako azkena da (LandSat Programa). 1999ko apirilak 15ean jaurti zen. Landsat 7ren xede nagusia, planeta guztiko irudien datu basea eguneratzea da. Landsat programa, NASAk kontrolatzen duen arren, Landsat 7aren bidez jasotako irudiak, AEBetako Agentzia Geologikoak prozesatzen ditu (USGS ingelesezko siglez).

Satelitearen zehaztapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landsat 7, bere bizitza erabilgarria, 5 urtekoa izateko diseinatua izan zen, eta, egunero, 532 irudi bildu eta igortzeko ahalmena du. Orbita heliosinkroniko batean dago, horrek, toki zehatz batetik, beti ordu berean igarotzen dela esan nahi duelarik. Lurreko azalera guztiaren ikusmena du 15 egunetan, 232 orbita eginez. Satelitearen pisua, 1973 kilokoa da, 4,04 metroko luzera eta 2,74ko zabalera du. Bere aurrekoek ez bezala, Landsat 7k, 378 gigabyteko memoria solido bat du, 100 irudi inguru biltzeko gai direnak. Satelitearen barnean dagoen funtsezko tresna, Enhanced Thematic Mapper Plus (ETM+) da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]