Larrinagako espetxea

Koordenatuak: 43°15′21″N 2°55′24″W / 43.2557452°N 2.9232865°W / 43.2557452; -2.9232865
Wikipedia, Entziklopedia askea
Larrinagako espetxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′21″N 2°55′24″W / 43.2557452°N 2.9232865°W / 43.2557452; -2.9232865
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1871
Arkitektura

Larrinagako espetxea Bilboko Santutxu auzoan zegoen espetxea izan zen. 1871. urtean eraiki zuten eta hasieran Zabalbideko espetxea zuen izena[1]. 600 lagunentzako lekua zuen arren, 3.005 preso ere izan zituen[2], egoera latzean gainera.

Laster bete zen preso politiko eta arruntez. Batzuk ospetsuak ziren, adibidez, Sabin Arana behin baino gehiagotan pasa zen handik. XX. mendearen hasieran euskal abertzale ugari egon ziren preso han. Espainiako Bigarren Errepublika garaian, Elias Gallastegi politikariaren laguntzaz, bertako preso talde batek euskal abertzaletasunaren lehenbiziko gose greba egin zuen.

Gerra Zibilean preso matxinoak eraman zituzten hara eta 1937ko urtarrilaren 4an, hiriak bonbardaketa lazgarri bat jasan ondoren, bilbotarrak eta Asturias, Malatesta eta González Peña batailoietako miliziano batzuk espetxean sartu eta 221 preso erail zituzten[3].

Francoren armada Bilbon sartu zenean, Larrinaga exekuzio-gune nagusi bilakatu zen eta hainbat lagun erail zuten. Datuen arabera, 1938ko apirilerako 724 ziren han ezarritako heriotza zigorrak[4].

1968. urtean itxi zuten. Beranduago Garamendiko etxebizitzak eraiki zituzten bertan, Zabalbide eta Fika kaleek bat egiten duten lekuan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.