Laura Camps

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laura Camps
Bizitza
JaiotzaManlleu1976ko martxoaren 21a (48 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaFlorida International University (en) Itzuli
(1996 - 2000)
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Rivas Ecópolis (en) Itzuli2007ko urriaren 22a-2009ko maiatzaren 10a
Uni Girona CB (en) Itzuli2009ko maiatzaren 10a-2010
CB Avenida (en) Itzuli2004ko irailaren 29a-2007ko urriaren 22a
Sedis Bàsquet (en) Itzuli2000-2004ko irailaren 29a
Spain women's national basketball team (en) Itzuli2002ko azaroaren 20a-2007ko uztailaren 10a
Segle XXI (en) Itzuli1990-1995
CBF Universitari de Barcelona (en) Itzuli1995-1996
Florida State Seminoles women's soccer (en) Itzuli1996-2000
 
Posizio edo espezialitateahegalekoa
Altuera180 zentimetro

LinkedIn: laura-camps-collell-7a651a49 Edit the value on Wikidata

Laura Camps Collell (Vic, Bartzelonako probintzia, 1976ko martxoaren 21- ) saskibaloi jokalari profesional kataluniar erretiratua da.

Uni Girona Club de Bàsquet taldean jokatu zuen azkenekoz nesken Espainiako Ohorezko saskibaloi mailan. 1.78 metroko garaierarekin hegal moduan jokatzen zuen jokalari internazional honek.

Hasierak eta bere jokoaren definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

8 urte zituela hasi zen saskibaloian jolasten Karmengo eskolan, 5 urterekin jolasteko grina izan arren.

Hasiera-hasieratik bere jokoa defentsan oinarritu zen eta hala izan da gaur egunera arte, ligako defentsarik onena.

Segle XXI[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Derrigorrezko bigarren heziketa egiteaz gain, Joaquim Blume etekin handiko zentroan egon zen lau urtez Segle XXI saskibaloi taldean. Espainiako etorkizuneko jokalariz osatua zegoen taldea eta bertan jokalariak garatzen zituzten, bai fisikoki zein teknikoki. Lauraren abilezia eta gorputzak sekulako aldaketa pairatu zuten. Bertan egunero esnatzen ziren goizeko 7etan, lan fisikoa egiten zuten, institutura joaten ziren eta arratsaldez berriz entrenatzera. Sasoi gogorra izan zen baina kirol ikuspuntutik onuragarria oso.

Universitari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Segle XXIrekin ikasitakoa erakustea oso zaila izan zitzaion Universitari taldean. Berak onartu zuenez, taldean ez zizkioten berak behar adineko minuturik ematen, hain zen gaztea... Nahiz eta gazte mailako selekzioetan jokatu, edo Espainiako gazteen taldean aritu, berarenganako konfidantza ez zen nahikoa. Orduan, lekuz aldatzeko ideia hasi zitzaion sartzen buruan.

F.I.U.ko aukera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuetan saskibaloi jokalari ezagun bat zuen, Segle XXIko garaikoa. Hark animatu zuen FIUra joaten, izan ere, txikitatik nahi zuen AEBra joatea.

FIU Floridako Miami herrian dagoen unibertsitate bat da. Akademikoki zein kirol jardueretan oso garrantzitsuak dira Florida mailan. Bertan asko ikasi zuen (batez ere ingelesa) eta falta zitzaizkion teknika eta konfidantza aise berreskuratu zituen. 1999. urtean hispano-amerikar jokalari onenaren saria eman zioten bertan.

Espainiara bueltan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere sasoirik preziatuena da: tituluak, aintzat hartzeak, banakako mirespen jasotzeak, ... Laura inoiz baino hobeto sentitzen zen saskibaloi jokalari gisa eta hala ikusi zuten entrenatzaile zein hautatzaileak.

Nahiz eta dominak eta txapelketak barra-barra lortu zituen, Lauraren unerik garrantzitsuena 2006ko Erregina kopako jokalari baliotsuenaren saria jasotzea izan zen, Salamancako Perfumerias Avenida taldean ari zela. Partida irabazi eta taldekideekin ospatzen ari zela gizon batek bere besotik tira egin zion eta jokalari baliotsuenaren saria eman behar ziotela esan zionean emozio bete zitzaion bihotza, ezin baitzuen sinetsi esaten ari zitzaiona. Jokalari baliotsuenaren kopa eman ziotenean negarrari eman zion. Bere bizitzan hainbeste lan eta sufrimendu izan ostean, azkenean iritsi zen esker oneko trofeo bat.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010. urtean erretiratu zen saskibaloi profesionaletik Gironako Uni Girona Club de Bàsquet taldean ibili ostean, hegal moduan.

Klubak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kadeteetan:
    • 1990 Espainiako txapelduna
  • Jubeniletan:
    • 1991 Espainiako txapelduna
  • Nagusiekin:
    • 2004 Superkopako azpitxapelduna
    • 2005 Superkopako azpitxapelduna
    • 2005 Erregina kopako txapelduna
    • 2006 Liga txapelduna
    • 2006 Erregina kopako txapelduna
    • 2006 Superkopako azpitxapelduna
    • 2007 Ligako azpitxapelduna
    • 2007 Erregina kopako azpitxapelduna
  • Banakakoak:
    • 1999 Hispano-amerikar jokalari onena
    • 2001 Lleidako jokalari onena Nesken Ligan
    • 2002 Lleidako kirolari onena
    • 2002 Manlleuko kirolari onena
    • 2006 Erregina kopako Jokalari Baliotsuenaren Saria

Espainiako selekzioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1992 Zilarrezko domina kadeteekin eurokopan
  • 1993 Zilarrezko domina jubenilekin eurokopan
  • 2002 Urrezko domina nazioarteko txapelketan (Espainia B)
  • 2003 Brontzezko domina Greziako eurokopan
  • 2005 Brontzezko domina Almeriako Mediterraneoko jokoetan
  • 2005 Brontzezko domina Turkiako eurokopan
  • 2007 Azpitxapelduna Chietiko (Italia) eurokopan
  • 48 aldiz internazionala nagusiekin

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]