Leon Lasa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leon Lasa
Bizitza
JaiotzaBeasain1933ko otsailaren 17a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2003ko ekainaren 18a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Málaga Club de Fútbol /
Real Betis Balompié /
 

Leon Lasa Mujika (1933ko otsailaren 17a, Beasain, Euskal Herria2003ko ekainaren 18a, Sevilla, Espainia) euskal herritar futbolari bat izan zen, ezkerreko hegaleko postuan jokatu ohi zuelarik.

Futbolaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbide profesionala Club Atlético Malagueño edo Málaga B futbol taldean hasi zuen. Ondoren, 1953-1954an Málaga Club de Fútbol taldera igo eta denboraldi bakar batean sei gol sartu zituen. Hurrengo zazpi denboraldietan, host, 1958-1959etik 1964-1965era bitartean Real Betis Balompié taldean jokatu zuen, talde hartan Luis del Sol bezalako futbolariekin batera 1953-1954. denboraldian Bigarren Mailako txapelduna bilakatu eta Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailarako igoera lortuz. 1965an Sevillako futbol taldean erretiratu zen.

Entrenatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entrenatzaile gisa Cádiz, Alcoyano, Logroñés eta Betis taldeak zuzendu zituen, 1978-1979. denboraldian azken talde honetan Rafael Gordillo futbolaria zegoela Lehen Mailarako igoera lortu zuen.

Senideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta bere bizitzako urte gehienak Euskal Herritik kanpo bizi izan, Euskal Herriarekiko beti maitasun handia gorde izan zuen. Marisa Fernández- Barrón y Tovar-rekin Sevillan ezkondu zen. León, Carmen eta Elena izeneko seme-alaben gurasoak izan ziren, bere seme-alabak jaiotzen ikusi zituen hirian hil zelarik. Gaur egun, León semea, lanbidez abokatu eta literatur zalea da, hainbat liburu idatzi eta Betiseko aholkularia ere badelarik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]