Leonel Fernández

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leonel Fernández

50. Dominikar Errepublikako presidente

2004ko abuztuaren 16a - 2012ko abuztuaren 16a
Hipólito Mejía (en) Itzuli - Danilo Medina
Dominikar Errepublikako presidente

1996ko abuztuaren 16a - 2000ko abuztuaren 16a
Joaquín Balaguer - Hipólito Mejía (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaSanto Domingo1953ko abenduaren 26a (70 urte)
Herrialdea Dominikar Errepublika
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
HeziketaSanto Domingoko Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua eta idazlea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Dominican Liberation Party (en) Itzuli

Twitter: LeonelFernandez Edit the value on Wikidata

Leonel Antonio Fernández Reyna (Santo Domingo, Dominikar Errepublika, 1953ko abenduaren 26a -) Dominikar Errepublikako politikari eta abokatua da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepublikako lehendakaria izan zen 1996tik 2000ra eta 2004tik 2008ra. 2008an berriz aukeratu zuten lehendakari.

Lehenengo ikasketak New Yorken egin zituen. Bere herrialdera itzuli ondoren, zuzenbidea ikasi zuen Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoan, eta han bertan egin zuen doktoregoa. Juan Bosch izan zuen maisu eta gidari, eta Partido de la Liberación Dominicana (PLD) alderdia sortu zuten biek 1973an. 1983an, alderdiko Batzorde Nagusiko kide egin zuten, eta 1990ean, Batzorde Politikokoa. 1994ko hauteskundeetan Errepublikaren lehendakariorde izateko hautagai izan zen, baina ez zuen irabazi. 1996ko hauteskundeetan Errepublikako lehendakaritza lortu zuen. PLD alderdiak lortutako lehen estatuburua izan zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leonel Fernández Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]