Leongo Erresuma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leongo Erresuma
Reinu de Llión
910 – 1301
Monarkia
Leongo Erresumako bandera

Leongo Erresumako armarria

Leongo Erresuma, laranja argiz, 1030ean
Geografia
HiriburuakLeón
Kultura
Hizkuntza(k)Asturleonera, galaikoportugesa,
antzinako gaztelania eta latina
ErlijioaKristautasuna
Historia
Sorrera910
Ezeztapena1301
Aurrekoa
Asturiasko Erresuma
Ondorengoak
Gaztelako Koroa
Portugalgo Erresuma

Leongo Erresuma Iberiar penintsulako ipar-mendebaldeko Erdi Aroko erresumetako bat izan zen, Asturiasko Erresumaren ondorengoa.

909-1230 urteetan Asturiasko errege Gartzia I.ak (909-914) Leongo hirira eraman zuen gortea, Alfontso III.a haren aitak egin zuen bezala, eta hala sortu zen gero Leongo erreinua izango zena, berez Asturiasko erreinuaren jarraipena baizik izan ez zena. Leongo erreinuaren eraginpean zeuden garai hartan gaur egungo Galizia, Asturias, Kantabria, Euskal Herriaren mendebaldea, Gaztela, Leon, Duero ibaiaren aldeko lurrak eta Portugal (Braga eta Oporto), nahiz lurralde horietako askotan ez zen inoiz erabat nagusitu.

X. mendean, arazo ugari izan zituzten leondarrek musulmanekin, Duero ibaitik gora erraz igarotzen baitziren Kordobako kalifaren osteak. Antso III.a Gartzeitz Nafarroako erregearen garaian (1000-1035), Leongo erreinua Nafarroako koroaren mendean egon zen; ondoko urteetan hasi zen gorpuzten Gaztelako konderria. Tradizio bisigodoari jarraiki, Hispaniako errege eta enperadoretzat zeukaten beren burua Leongo erregeek, baina musulmanen aurkako borrokan (Reconquista) halako arrakastarik ez baitzuten izan, begi gaiztoz ikusi zuten Gaztelako erreinuaren sorrera.

1157an Fernando II.a Gaztelakoa Leongo errege ere izan zen, eta handik aurrera koroa bakar batera bildu ziren Leon eta Gaztelako erreinuak, bakoitzak bere erakundeak gorde bazituen ere. XII. mendean sortu zen Portugalgo erreinua, eta mende horren bukaeran bizkortu zuten musulmanen aurkako borroka kristau-estatuek; Extremadura aldeko lurraldeetan barrena zabaldu zen Leongo erreinua. Leongo eta Gaztelako erakundeen arteko harremanak ez ziren onak izan.

1230ean desagertu zen Leongo erreinua (baina XIV. mendearen hasiera arte iraun zuten Leongo administrazio-erakundeek). Handik aurrera, Gaztelako probintzia gisa iraun zuten luzaroan Leongo lurrek, reino de León (Leongo erreinua) izena ematen zitzaien arren.

Salamanca izan zen XIV. mendetik aurrera Leongo hiri ospetsuena, unibertsitateari esker. 1833an bereizi ziren Leon, Zamora eta Salamancako herrialdeak, eta, 1979an, Gaztela eta Leon autonomia-erkidegoaren barnean utzi zituzten hirurak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Espainia
Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]