Leukozitosi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leukozitosi
Deskribapena
Motaleukocyte disease (en) Itzuli, pleocytosis (en) Itzuli
hemic system symptom (en) Itzuli
Espezialitateahematologia
Identifikatzaileak
GNS-10-MKD72.8
GNS-9-MK288.3, 288.6x
GNS-10D72.8
GNS-9288.3, 288.6x
DiseasesDB33024
MeSHD007964D007964
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Leukozitosia odoleko leukozito kopuruaren handiagotzearen ondorioz sortutako asaldura da.

Gizaki osasuntsu batean leukozitoen kopurua 5.000-10.000/mm3 da. Leukozitosia dago kopuru hori 11.000/mm3-tik gora dagoenean.

Kopuru handian dauden leukozito motaren arabera leukozitosi ezberdinak daude:

  • neutrofilia, neutrofiloen kopurua handituta dagoenean. Hau da leukozitosi ohikoena.
  • linfozitosia, linfozitoen kopurua handituta dagoenean
  • monozitosia, monozitoen kopurua ohi baino handiagoa denean
  • eosinofilosia, eosinofiloen kontaketa altua denean. Aurrekoen baino arraroagoa da.

Leukozitosiaren eragile asko daude, ohikoenak bakterioek edo birusek sortutako infekzioak izanik. Infekzioez gain, leukozitosi baten atzean ere eragile hauek egon daitezke:

Leukozitosi mota bakoitzak jatorri espezifikoa du, eta horrek informazioa ematen dio sendagileari. Adibidez, bakterioek eragindako infekzioek neutrofilia sortu ohi dute. Linfozitosia, aldiz, birusek sortutako infekzioen ondorioz agertu ohi da, edo bakterioek sortutako infekzio kronikoen ondorioz. Eosinofilosiaren atzean sarritan parasitoek sortutako infekzioak daude. [1]

Infekzio bat hasten denean leukozitosia apala da. Infekzioa akutua denean leukozitoen kopurua altuagoa da, eta 20.000/mm3-raino irits daiteke. Kopurua 50.000-tik gora denean leuzemia adierazi ohi du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mitchell, Richard Sheppard; Kumar, Vinay; Abbas, Abul K.; Fausto, Nelson. Robbins Basic Pathology. (8. argitaraldia) Philadelphia: Saunders ISBN 1-4160-2973-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]