Loiret

Koordenatuak: 47°55′N 2°10′E / 47.92°N 2.17°E / 47.92; 2.17
Wikipedia, Entziklopedia askea
Loiret (45)
Frantziako departamendua
Loiret (45)
Administrazioa
Estatua Frantzia
EskualdeaErdialdea-Loira Harana
PrefeturaOrléans
PrefetaÉric Doligé
(UMP)
AzpiprefeturakMontargis
Pithiviers
Barrutiak3
Kantonamenduak41
Udalerriak334
Kokapena
Koordenatuak47°55′N 2°10′E / 47.92°N 2.17°E / 47.92; 2.17
Azalera6.775 km²
Demografia
Biztanleria684561
Dentsitatea101.042,21402214 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Loiret Frantziako erdi-iparraldeko departamendua da (Frantziako 45. departamendua). Parisko hegoaldean dago, Erdialdea-Loira Harana eskualdean, eta Loiret ibaiak (12 km luze da) zeharkatzen du. 6.775 km2 ditu, eta 618.126 biztanle zituen 1999an. Prefektura Orléans hirian dago.

Loiret ibaia, Orléans hiriko hegoaldean

Essonne, Sena eta Marne, Yonne, Nièvre, Cher, Loir eta Cher eta Eure eta Loir departamenduak mugakide ditu.

Beauce lurralde garitsuak hartzen du Loiret departamenduko ipar-mendebala. Ipar-ekialdea ere nekazaritzari (garia, garagarra, abere hazkuntza) lotuta dago. Departamenduko hegoaldean basoak nagusi dira eta eremu horretan ere nekazaritza, abere hazkuntza eta baso ustiakuntza dira jarduera nagusiak. Industria (mekanika eta tresneria elektrikoa, kautxua, kimika industria eta zurgintza) Orléanseko hiriburuan dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]