Loizaga dorrea
Loizaga dorrea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bizkaia |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Webgunea | http://www.torreloizaga.com |
Loizaga dorrea Galdamesko Concejuelo auzoan dagoen dorretxea da, egun ibilgailu zahar eta klasikoen museoa dena[1]. Santiago baseliza alboan du.
Dorrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dorretxea ustez XIII. mendean egindako gotorleku hobiduna da, ganboatarrena izan zena. Hala ere, eraikina 1985ean berreraikita dago.
Goiko aldea almenaduna da, eta harresi hirukoitza, hobia zein zubi altxagarria dauzka inguruan. Oraindik ere, bere horretan daude erdi-puntuko arkua eta aurreko aldeko armarri bihotza[2].
Ibilgailu zahar eta klasikoen museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ibilgailu zahar eta klasikoen museoak Hispano-Suiza, Ford, Ferrari, Jaguar, Lamborghini, Mercedes edo Cadillac enpresen modeloak ditu. Hala eta guztiz ere, bertoko bilduma bikainena Rolls-Royce markako ibilgailuen munduko sortarik osatuena da. 1998. urtean BMW enpresak Rolls-Royce erosi zuen arte, enpresak eginiko modelo guztiak ditu eta[3].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Enkartur. Automobil Zahar eta Klasikoen. .
- ↑ Galdamesko Udala. Loizaga Dorrea. .
- ↑ Bizkaiko Foru Aldundia. Loizaga Dorrea. Ibilgailu zahar eta klasikoen museoa. .