Los Angeles konderria

Koordenatuak: 34°03′N 118°15′W / 34.05°N 118.25°W / 34.05; -118.25
Wikipedia, Entziklopedia askea
Los Angeles konderria
Los Angeles County
Ameriketako Estatu Batuetako konderria
Banaketa administratiboa
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak AEB
Estatua Kalifornia
Kodea06037
HiriburuaLos Angeles
Los Angeles konderria is located in Ameriketako Estatu Batuak
Los Angeles konderria
Los Angeles konderria

Los Angeles konderriaren kokapena AEBtan
Informazio geografikoa
Koordenatuak34°03′N 118°15′W / 34.05°N 118.25°W / 34.05; -118.25
Biztanleria10.014.009 bizt.
Eremua
    - Lurra
    - Ura
12.304,88 km2
10.509,87 km2 (%85.41)
1.795,01 km2 (%14.59)
Dentsitatea0,95 bizt/km2
Datu gehigarriak
https://lacounty.gov

Los Angeles konderria (ingelesez Los Angeles County) Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornia estatuko 58 konderrietako bat da. 2010. urteko erroldaren arabera, 10.486.832 biztanle zeuden, 937,1 bizt./km²-ko dentsitatearekin: Estatu Batuetan biztanle gehien zituen konderria zen. Konderriko hiri nagusia Los Angeles da, biztanle gehieneko bigarren hiria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Los Angeles konderria 1850. urtean sortu zuten, Kalifornia Estatu Batuetan sartu zenean. Gerora, Los Angeles konderriko lur zati batzuetatik San Bernardino konderria sortu zen 1853. urtean (konderri horretatik sortu zen aurrerago Riverside konderria, 1893. urtean); Kern konderria 1866. urtean, eta Orange Konderria 1899. urtean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metropoli-Eremuak Los Angeles konderriko mugak gainditzen ditu, eta konderri hauetara ere hedatuta dago: Orange, San Bernardino, Riverside eta Ventura.

Konderriaren banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ekialdean: Ekialdeko Los Angeles, San Gabriel Ibarra, Pomona Ibarra
  • Mendebaldean: Westside, Beach Hiriak
  • Hegoaldean: Hegoaldeko Badia (South Bay), Palos Verdes Penintsula, Hegoaldeko Los Angeles, Gateway Hiriak
  • Iparraldean: San Fernando Ibarra, Antelope Ibarraren zati batzuk eta Santa Clarita Ibarra
  • Erdialdean: Los Angeles erdigunea, Mid-Wilshire

Hiri handienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Los Angeles konderrian 88 hiri daude. 2008. urtean biztanle gehien hemen zeuden:

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko zentsoan bizi ziren 9.818.605 pertsonetatik 7.416.210 txuriak edo hispanoak dira. Horietatik hispano edo latino kategorian 4.687.889 dira. 815.086 beltzak edo afroamerikarrak. 18.886 amerikar natiboak ziren eta 22.464 Hawaii edo Pazifikoko irletako natiboak. 1.325.671 asiarrak ziren. Bestelako arraza bat kategorian 25.367 biztanle daude. Bukatzeko euren burua arraza bat baino gehiagotan 194.921 pertsonek kokatzen zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]