Lucien Buysse

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lucien Buysse

(1919)
Bizitza
JaiotzaDeinze1892ko irailaren 11
Herrialdea Belgika
HeriotzaDeinze1980ko urtarrilaren 3a (87 urte)
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 
Jasotako sariak

Lucien Buysse (Wontergem, 1892ko irailak 11Deinze, 1980ko urtarrilak 3) 1926ko Frantziako Tourra irabazi zuen txirrindulari profesional belgiar bat izan zen.

Lucien Buysse
txirrindulari belgiarra (1892-1980)

Wontergem herrian jaioa, Buysse 1914an pasa zen profesionaletara, urte honetan Frantziako Tourrean lehen aldiz parte hartu zuelarik, amaitzerik lortu ez zuen arren. Lehen Mundu Gerraren ondoren 1919ko edizioan parte hartu zuen, eta, oraingoan ere, ez zuen amaitzerik lortu. Hurrengo urtean, 1920an, hirugarren amaitu zuen Paris-Roubaix klasikoa, eta 1923an amaitu zuen bere lehen Tourra, 8. amaituz. 1924 eta 1925eko edizioetan, partehartze nabarmena izan zuen, hurrenez hurren hirugarren eta bigarren postuan amaituz.

Buyssek 1926ko edizioa irabazi zuen, historiako luzeena izan zena, 5745 kilometroko ibilbidearekin, 17 etapatan banatuta. Buyssek lidertza 10. etapan lortu zuen, ekaitz gogor baten pean Frantziako Pirinioetan jo zuen eraso baten ondoren, eta itzulia amaitu arte mantendu zuen.

Orotara, 5 etapa garaipen lortu zituen Tourrean: 1923ko edizioan bat,1925ekoan bi eta 1926koan beste bi.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1913

1914

  • Brusela-Lieja (independienteetan)

1919

1920

1921

1922

1923

1924

1925

1926

1927

1928

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli Handia 1914 1915 1916 1917 1918 1919 1920 1921 1922 1923 1924 1925 1926 1927 1928 1929 1930
Pink jersey Italiako Giroa X X X X 4.
Yellow jersey Frantziako Tourra UT X X X X UT 8. 3. 2. 1. UT UT
Legenda
Ez zuen parte hartu
X Ez zen jokatu
UT Utzi

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Ottavio Bottecchia
Frantziako Tourraren irabazlea
1926
Ondorengoa
Nicolas Frantz