Luigi Riva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luigi Riva

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLuigi Riva
JaiotzaLeggiuno1944ko azaroaren 7a
Herrialdea Italia
HeriotzaCagliari2024ko urtarrilaren 22a (79 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, gidoilaria eta sporting director (en) Itzuli
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Parma Calcio 1913 /
A.C. Legnano1962 / 1963226
Cagliari Calcio1963 / 1976315164
Italiako futbol selekzio nazionala1965 / 19744235
 
Posizio edo espezialitateawing half (en) Itzuli
Lateralitateaezkerra
Pisua78 kilogramo
Altuera180 zentimetro
Jasotako sariak

Discogs: 4802589 FIFA: 44569 UEFA: 9659 Edit the value on Wikidata

Luigi "Gigi" Riva (Leggiuno, Varese, Italia, 1944ko azaroaren 7aCagliari, 2024ko urtarrilaren 22a), izengoitiz Rombo di Tuono italiar futbol-jokalaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1963an, Sardiniako Cagliari futbol-taldeak fitxatu zuen eta han egin zuen karrera osoa. Aurrelaria zen, ezkerra, indar handikoa, azkarra eta ausarta. Sardiniako taldearekin Italiako Liga txapelketa irabazi zuen 1969-1970 denboraldian. Hiru denboralditan (1966-1967, 1967-1968 eta 1968-1969), Italiako txapelketako golegile nagusia izan zen. Cagliari taldeko jokalari gisa 315 partida jokatu zituen eta 164 gol sartu zituen.

Uko egin zion talde handietan jokatzeari, nahiz eta horietako batzuek (Turinek, esate baterako) dirutza handiak eskaini zizkioten. Italiako selekzioarekin 42 partida jokatu zituen eta 35 gol sartu zituen; 1968ko Eurokopa irabazi zuen, eta munduko txapeldunorde izan zen Mexikon 1970ean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luigi Riva Aldatu lotura Wikidatan