Luigi Sturzo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luigi Sturzo

biziarteko senatari

1952ko irailaren 17a - 1959ko abuztuaren 8a
Bizitza
JaiotzaCaltagirone1871ko azaroaren 26a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1871ko azaroaren 26a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1959ko abuztuaren 8a)
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaErroma1959ko abuztuaren 8a (87 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaGregoriotar Pontifize-Unibertsitatea
Erromako La Sapienza Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, apaiz katolikoa, presbiteroa eta filosofoa
Lantokia(k)Erroma
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Kristau-demokrazia
Italian People's Party (en) Itzuli

Discogs: 4331187 Edit the value on Wikidata

Luigi Sturzo (Caltagirone, Sizilia, 1871ko azaroaren 26a - Erroma, 1959ko abuztuaren 8a) Italiako politikaria eta soziologoa izan zen.

Sorterriko apaizgaitegian ikasi ondoren, 1894an apaiztu zen. Siziliako meatzarien eta laborarien egoera txarra hobetu nahiz, zenbait mugimendu sozialetan esku hartu zuen. 1905-1920 denboraldian, Caltagironeko alkate izan zen. 1919an, Partito Popolare Italiano (Italiako Alderdi Popularra) sortu zuen, kristau-demokraziaren lehen mugimendua izan zena. 1919ko azaroko hauteskundeetan, 508 diputatu hautetsietarik 101 alderdi horretakoak izan ziren. Hala eta guztiz ere, faxismoaren aurkako jarrera harturik, 1924an erbesteratu zen. 1946an, Italiara itzuli zen, eta Democrazia Cristiana (Kristau demokrazia) alderdia eratu zuen. 1952an, biziarteko senatari izendatu zuen Italiako lehendakariak. Zenbait liburu idatzi zituen, hala nola Italia eta Faxismoa (1926), Eliza eta Estatua (1936), Egiazko bizia (1943), Italia eta datorren mundua (1945).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]