Madagaskarko historia

Wikipedia, Entziklopedia askea
1895eko Madagaskar eta Frantziaren arteko gudako afixa

Madagaskarko historia IV. mendean, edo, agian, lehentxeago hasi zen. Edonola ere, argi dago Kristo jaio baino lehenagoko gizakien arrastorik ez dagoela. Heldu ziren lehendabiziko herriak Indonesiatik etorriak ziren. Hori dela eta, egungo madagaskarrek ezaugarri fisiko eta hizkuntza zein ohitura asiarrak dituzte.

Beste herri batzuk migratu ziren hurrengo mendeetan, tartean pertsiarrak, eta, 1000 urtearen inguruan, arabiarrak. Horregatik, gaur egun irlako iparraldean islama da erlijio nagusia. Europarrekiko harremana XVI. mendean hasi zen, Diogo Dias kapitainak Indiarako bidetik alde egin zuela irla ikusi zuenean.

Frantziar Ekialdeko Indiako Konpainiaren buru zen François Caron 1665ean abiatu zen Madagaskarrera. Konpainiak ezin izan zuen koloniarik ezarri Madagaskarren bertan, baina bai aldameneko Reunion eta Maurizio uharteetan. Alabaina, XVII. mendearen amaierako, Madagaskarreko ekialdeko kostaldean salerosketa-guneak ezarri zituzten frantziarrek.

Ekialdeko Afrika, Ekialde Hurbila eta Indiako merkataritzari esker, Madagaskarko jauntxo batzuek bere menpeko lurraldea zabaldu zuten irlan. Baina Andrianampoinimerinaren erregealdira arte (17861810), uhartea ez zen batu.

Frantziak Madagaskar 1883an inbaditu zuen, frantziar herritarrei bahitutako ondasunak itzultzeko aitzakian. Gerraren amaieran, Madagaskarrek Antsiranana (Diego Suarez) Frantziari utzi zion. Frantziak Madagaskarren gaineko protektoratua 1885ean onartu zuen Britainia Handiak, Zanzibarren kontrolaren truke. Bitartean, Europan, diplomaziak Afrika banandu zuen herrialde nagusien artean. Honela, Frantziaren alde muzin egin zion Britainia Handiak Madagaskarri, Zanzibarko sultanerri osoa lortzeko.

Hori zela eta, 1895ean, Frantziak armada eraman zuen Madagaskarrera, eta Antananarivo, hiriburua, ustekabean hartu zuen. Erabateko kontrola hurrengo urterako ezarri zen. 103 urteko monarkia amaitu zen Aljeriako herbestean.

Bigarren Mundu Gerran, madagaskarrek Frantziaren alde Frantzian, Marokon eta Sirian egin zuten borroka. Frantziako erorketaren ondoren, Alemaniak Europako judu guztiak Madagaskarrera eramateko plana (Madagaskar Plana) garatu zuen, baina ez zen inoiz abian jarri. Britaniar tropek uhartea okupatu zuten, japoniarrek bereganatu baino lehen.

Frantziako izen ona, hala ere, jaitsi zen gerra zela medio. 1947an nazionalistak matxinatu ziren, baina 8.000 lagun hil ostean, altxamendua itzali zen. 1956an, legedia aldatu zen Madagaskar independentziaren alde indarkeriarik gabe mugi zedin. Frantziako Erkideagoaren barnan, Madagaskarko Errepublika aldarrikatu zen 1958ko urriaren 14an. Independentzia osoa, 1960ko ekainaren 26an lortu zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]