Maharishi Mahesh Yogi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maharishi Mahesh Yogi

Bizitza
JaiotzaJabalpur1917ko urtarrilaren 12a
Herrialdea Britainiar Raj  1947ko abuztuaren 14a)
 Indiako Agindupeko Lurra  (1947ko abuztuaren 15a -  1950eko urtarrilaren 26a)
 India  (1950eko urtarrilaren 26a -
HeriotzaVlodrop (en) Itzuli2008ko otsailaren 5a (91 urte)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Allahabad (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
hindia
sanskritoa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, idazlea eta spiritual teacher (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaVedismoa

IMDB: nm0948343 Find a Grave: 24427568 Edit the value on Wikidata

Maharishi Mahesh Yogi (Jabalpur, India, 1918ko urtarrilaren 12a - Vlodrop, Limburg, Herbehereak, 2008ko otsailaren 5a) indiar yogia izan zen, gogoeta transzendentalaren mugimenduaren sortzailea.

Fisikako ikasketak egin zituen Allahabadeko Unibertsitatean, eta ondoren Guru Dev (1869-1953) maisu espiritualaren zuzendaritzapean lan egin zuen; azken horrek Maharishik mendebaldetik 1958an eraman zuen gogoeta teknika berezi bat erakusten zuen. Teknika horrek, MT siglaz ezagutzen dena, mantra pertsonal baten errepikapena eskatzen du eta lantzen duenari kontzientzia-egoera bikainak lortzeko aukera ematen dio. Maharashik zazpi kontzientzia-maila deskribatzen zituen: goren mailakoa egoera argitua da. Bestalde, gogoeta transzendentala lantzen duena trebetasun ez-normalak edo siddhisak egiteko gauza dela esan ohi da. Gogoeta transzendentalaren oinarrian dagoen filosofia vedanta da, nahiz eta Maharishik teknika hori ideia hinduetatik kanpo ere erabil daitekeela adierazten zuen. Gogoeta transzendentalaren eta horri lotuta dauden erakundeen asmoa da, Maharishi Corporate Development International eta Maharishi International Universityrena, besteak beste, munduko txirotasuna murriztea, osasunaren alde lan egitea eta bakea lortzea. 1960ko hamarraldian, Maharashi ospetsu bihurtu zen The Beatles pop-taldearekin izan zuen harremana zela-eta. 1992an Maharashiren ideiek indar handia hartu zuten Britainia Handian, Lege Naturalaren alderdiaren sorrerari esker.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maharishi Mahesh Yogi Aldatu lotura Wikidatan