Mahendra Nepalgoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mahendra Nepalgoa


Kingdom of Nepal (en) Itzuli Nepalgo errege

1955eko martxoaren 13a - 1972ko urtarrilaren 31
Tribhuvan Nepalgoa - Birendra Nepalgoa
Bizitza
JaiotzaKatmandu1920ko ekainaren 11
Herrialdea Nepal
BizilekuaNarayanhiti Palace (en) Itzuli
HeriotzaKatmandu1972ko urtarrilaren 31 (51 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaTribhuvan Nepalgoa
AmaQueen Kanti, Queen Mother of Nepal
Ezkontidea(k)Indra, Crown Princess of Nepal (en) Itzuli
Queen Ratna of Nepal (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaShah dynasty (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakmonarka eta politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Graduafield marshal (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa

Mahendra Bir Bikram Shah Dev (Katmandu, 1920ko ekainaren 11Bharatpur, 1972ko urtarrilaren 31) Nepalgo erregea izan zen 1955 eta 1972 artean.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920an jaio zen Mahendra, Tribhuvan erregearen semea zen. 1940an Indra Rajya Laxmirekin ezkondu eta hiru seme (Birendra, Gyanendra eta Dhirendra) eta hiru alaba (Shanti, Sharada eta Shobha) izan zituen. 1950ean erregina hil zen eta Indraren ahizpa zen Ratna Rajya Lakshmi Devirekin ezkondu zen. 1947an britainiarrek Indiatik alde egiterakoan Rana familiak Nepalgo egoera politikoa arriskutsu bihurtu zuen eta Tribhuvanen familia osoak ihes egin behar izan zuen Indiara, baina Gyanendra utzi zuten Nepalgo buru hiru urte baino ez zituela. 1951ean Rana familiak Tribhuvan erregea onartu behar izan zuen.

Erregealdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aitak ez bezala, Mahendrak ez zuen inoiz demokrazia ordezkatzailea onartu. 1955ean boterea eskuratu eta 1960an konstituzioa bertan behera utzi eta parlamentua desegin zuen Bishweshwar Prasad Koirala lehen ministroa kartzelara sartuz. Honekin batera gobernuaren aurkakoak ziren alderdi politikoak legez kanpo utzi zituen.

Nekazal eremuaren erreforma sustatu zuen, lurrik ez zuen jendeari lurrak emanez. Mahendra errepidea eraiki zuen, Nepal ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duena. Azkenik Nepal Nazio Batuen Erakundean sartu zuen.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chitwan inguruan ehizan ari zela bihotzekoak eman eta Bharatpurren hil zen 1972an.