Maite Maiora

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maite Maiora

Bizitza
JaiotzaMendaro1980ko ekainaren 20a (43 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakatleta

Instagram: maite_maiora IAAF: 14449971 Edit the value on Wikidata

Maite Maiora Elizondo (Mendaro, 1980ko ekainaren 20a) gipuzkoar mendi lasterketaria da.

Euskal Herriko hainbat mendi-lasterketa irabazteaz gain 2016an Munduko Txapelketako SkyMarathon modalitateko txapelduna izan zen.[1] eta 2017an Skyrunner World Series txapelketa irabazi zuen.[2] 2021ean Skyrunning Munduko txapelketa irabazi zuen, Katalunian jokatu zena,[3] bai eta Hiru Haundiak ere, errekorra 40 minututan jaitsiz.[4]

Haren lasterketarik gustukoena Dolomites Skyrace da.

2022ko irailaren 22an Skyrunner Munduko Kopako Pirin Extreme mendi lasterketa izan zen Bulgarian, Bansko herrian. Bertan euskal koloreak nagusitu ziren nesketan, podiumera Euskal Herriko hiru neska igo ziren eta. Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarrak (Merrell taldea) irabazi zuen proba (5.50.29), denboraldi horretan Munduko Kopan irabazi zuen hirugarrena. 38 kilometroko lasterketa izan da, 3.300 metroko desnibel positibokoa, eta korrikalariek hiru mendi igo behar izan zituzten: Kutelo (2.908 m), Vihren (2.914 m) eta Todorka (2.746 m). Millet taldeko Sandra Sevillano korrikalari santurtziarra sailkatu zen bigarren (5.55.21), eta RaidLight taldeko Maite Maiora mendaroarra hirugarren (5.58.07). Mutiletan, Christian Mathys korrikalari suitzarrak irabazi du (4.49.28).[5]

2023ko irailaren 2an Chamonixen bosgarren sailkatu zen emakumezkoen artean, bere kategorian (40-44 urte arteko emakumezkoetan), lehenengoa izan zen. Proban 2.300 korrikalarik hartu zuen parte. 172,2 kilometro eta 9.963 metroko desnibel positibodun ibilbidea egiteko hogeita bost ordu, bi minutu eta 26 segundoko (25:02:26) denbora eman zuen.[6]

Oihana Azkorbebeitia Txapelduna Munduko Pirin Extreme lasterketan, Sandra Sevillano 2.a eta Maite Maiora 3.a, Bulgaria 2022.09.24

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu mailan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • World Series:
    • Guztirakoa (1): 2017
    • SkyExtreme (1): 2017
  • Munduko Txapelketa:
    • SkyMarathon (1): 2016
    • Skyrunning (1): 2021
    • Kilometro bertikala (0): bigarrena 2016an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berria.eus. «Maite Maiora, munduko txapeldun» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-01-13).
  2. barren.eus. barren.eus - Maite Maiora 2017ko munduko mendi lasterkari osoena. (Noiz kontsultatua: 2018-01-13).
  3. Berria. «Maite Maiora ISF zirkuituko txapeldun» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
  4. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-10-09). «Maite Maiora mendi lasterkariak Hiru Haundiak probaren errekorra hautsi du (12:09:39)» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).
  5. «Oihana Azkorbebeitia nagusi Munduko Kopako Pirin Extreme lasterketan, Bulgarian - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  6. barren.eus. (2023-09-02). «Maite Maiorak bosgarren egin du Mont Blanceko ultratrailean eta duela bi urteko arantza ke» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]