Malaysiar herria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Malaysiar herria
Orang Melayu
اورڠ ملايو

Malaysiar ezkonberriak
Biztanleak guztira
24 milioi inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Malaysia: 14.749.378 (2010)[1]

 Indonesia: 5.365.399 (2010)[2]
 Thailandia: 1.737.100[3]
 Singapur: 448.000[4]

 Brunei: 181.000[5]
Hizkuntza
Malaysiera
Erlijioa
Islam
Zerikusia duten beste giza taldeak

Malaysiar herria (malaysieraz: Orang Melayu, jawi: اورڠ ملايو) hego-ekialdeko Asiako talde etnolinguistikoa da, batez ere Malaysiako penintsulan, ekialdeko Sumatran eta Borneoko itsasalden bizi dena. Larru horixkakoak edo beltzaranak dira, txikiak, hazpegiz mongoliarren eitekoak, eta ile beltz leuna dute. Austronesiar (malaysiar-polinesiar) familiako hizkuntzak erabiltzen dituzte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malaysiar herriak, seguruenik, Borneoko kostaldean du bere jatorria. Duela 1.500 urte hedatzen hasi ziren eta gaur egun Malakan (% 53) eta Indonesian (Sumatra, Java, Madura, Bali, Sumbawa, Flores) bizi dira batez ere; halaber, Malaysia eta Filipinetako uharte guztietara iritsi ziren, bertako biztanleria barnealdera bazterreratuz. Malaiarrak finkatu diren tokietako herrien kulturak eragin handia izan du berean (Siam, Java eta Sumatrakoak gehienbat). Indiaren eragina ere handia izan da, eta hinduismoa asko zabaldu zen malaysiarren artean, harik eta XV. mendean musulman egin ziren arte. Malaysiar gehienak nekazariak dira eta herrixketan bizi dira, habe gainean eraikitako etxeetan.Malaysiako penintsulan nekazaritzako gai garrantzitsuena arroza da; bestalde hango kautxu ekoizpena munduko lehenetarikoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Population by sex, ethnic group and age, Malaysia,2010. epu.gov.my (Noiz kontsultatua: 2016-08-30).
  2. Kewarganegaraan, Suku Bangsa, Agama dan Bahasa Sehari-hari Penduduk Indonesia - Hasil Sensus Penduduk 2010. Badan Pusat Statistik ISBN 978-979-064417-5..
  3. Thailand. joshuaproject.net (Noiz kontsultatua: 2016-08-30).
  4. Singapore. joshuaproject.net (Noiz kontsultatua: 2016-08-30).
  5. Brunei. joshuaproject.net (Noiz kontsultatua: 2016-08-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]