Malcolm II.a Eskoziakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Malcolm II.a Eskoziakoa
Eskoziako erregea

1005 - 1034
Kenneth III.a Eskoziakoa - Duncan I.a Eskoziakoa
Bizitza
Jaiotza954ko urriaren 5a
Herrialdea Eskoziako Erresuma
HeriotzaGlamis1034ko azaroaren 25a (80 urte)
Hobiratze lekuaIona
Familia
AitaKenneth II.a Eskoziakoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaAlpin etxea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Find a Grave: 8622045 Edit the value on Wikidata

Malcolm II.a Eskoziakoa (Eskoziako gaeleraz: Máel Coluim mac Cináeda), ezizenez Forranach, hots "Suntsitzailea" (c.954, Eskozia1034ko azaroaren 25a, Glamis, Eskozia) Piktoen erregea eta Eskoziako Erresumako hamaseigarren erregea izan zen, garai hartan Alba izenaz ezagutzen zena. Alpin etxeko azken erregea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kenneth II.aren semea zen eta Malcolm I.aren biloba. Kenneth II.a borroka-zelaian erail zuenean bihurtu zen errege eta aurreko erregeen erregealdia oso motza izan zen arren Malcolm bigarrenak 29 urte egin zituen Eskoziarren agintari.

1006an Bernicia inbaditu zuen, baina Ingalaterrako Durham setiatu zuenean porrota eragin zioten Northumbriarrek. 1018an bigarren eraso bat egin zuen, oraingoan arrakastatsuagoa izan zen, ingelesak daniarren aurkako borrokan sarturik zeudela aprobetxatu baitzuen.

Hiru alaba izan zituen eta ondorioz Alpin etxearen jarraipenik ez zuen izan Eskoziako erregetzak. Alabak ordea estrategikoki ezkonarazi zituen bere influentzia handitu eta egonkortzeko. Horrela Orkadekin iparraldean eta Strathclyderekin mendebaldean aliantzak eratu zituen. Bizialdiaren azken aldian tentsioak sortu ziren eskoziarren artean eta 1034an eraila izan zen. Dunkeld etxeko Duncan I.a izan zen bere ondorengoa.


Aurrekoa
Kenneth III.a Eskoziakoa
Eskoziako Erresumako erregea
10051034
Ondorengoa
Duncan I.a Eskoziakoa