Mar Flores

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mar Flores
Bizitza
JaiotzaMadril1969ko ekainaren 11 (54 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Ezkontidea(k)Carlo Costanzia di Costigliole (en) Itzuli  (1992 -  1996)
Francisco Javier Merino de la Cuesta  (2001eko urriaren 25a -  2016)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea eta modeloa
Izengoitia(k)Mar Flores

IMDB: nm0282879 Facebook: MARbyMarFlores Twitter: Mar_MarFlores Instagram: marflores_mar Edit the value on Wikidata

María del Mar Flores Caballero (Madril, 1969ko ekainaren 11), Mar Flores bezala ezagunagoa, espainiar aktore eta modelo ohia da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilgo Usera auzoan hazia, eredu bezala 1989an hasi zen Elle aldizkariak antolatutako Rostro de los 90 saria irabazi ondoren. Laster lortu zuen ospe handia, neurri batean prentsa arrosako medioetan duen jarraipenagatik.

Eredu bezala Milanen Giorgio Armani eta Gai Mattiolo bezalako diseinatzaileentzat desfilatu du, eta Zibeles eta Gaudiko desfileak protagonizatu ditu. Publizitate kanpainak egin ditu Caramelo, Cacharel, La Perla, Montblanc, Multiopticas eta Solmayor markentzako eta Freixeneten Gabonetako iragarkia egin ditu. Gainera, Elle, Marie Claire, Dunia eta Man bezalako aldizkari ospetsuetako azaleko irudia izan da.

1991n aurkezle bezala debutatu zuen VIP Noche lehiaketan, eta urte bete beranduago Bellezas en la nieve zuzendu zuen, Andoni Ferreñorekin, biak Telecincon. 1994an Lina Morganek protagonizatutako Compuesta y sin novio telesailean parte hartu zuen, eta 1996an paper protagonistetako bat lortu zuen Canguros telesailaren azken denboraldian, Antena 3ek eman zuena.

Zinemarako jauzia 1998an eman zuen Juan Antonio Bardemen eskutik, nork Resultado final protagonizatzeko aukeratu zuen. Urte bete beranduago Mario Camusen aginduetara lan egin zuen La vuelta de El Coyoten. Beranduago 1999ko Ada Madrina telesailean Carmen Sevillarekin eta 2001eko El secreto telesailean parte hartu zuen.

2000ko hamarkadan bere aurkezle lana berrartu zuen, kasu honetan Canal 9n La música es la pista saioan. Orain arte, aktore bezala egin duen azken lana 2008ko Los años desnudos filma izan da, Dunia Ayaso eta Felix Sabrosok zuzendua.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizitza pertsonalari dagokionez, bost seme-alabaren ama da eta Javier Merino enpresaburuarekin ezkondua dago.

1996an Carlo Constanzia di Castiglione kondeagandik banatzen da, bere lehen semea den Carloren aita, norekin urte bete lehenago ezkondu zen. Ordutik, bere bizitza pertsonalak komunikabideen arreta piztu du, Fernando Fernández Tapia enpresaburuarekin 1996an, Alessandro Lecquio telebistako hizlariarekin 1997an eta 1998 eta 1999 artean Cayetano Martínez de Irujorekin izan zituen harremanen berri eman zutenak. Azkenik, berriz ezkondu zen, oraingoan Javier Merinorekin, 2001eko urriak 25ean, norekin beste lau seme izan dituen: Mauro, Beltran, eta berrikiago, 2011ko otsailak 26an Bruno eta Dario izeneko bikiak.