Mariborreko udaletxea

Koordenatuak: 46°33′29″N 15°38′46″E / 46.558°N 15.646°E / 46.558; 15.646
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mariborreko udaletxea
Kokapena
Estatu burujabe Eslovenia
Hiri-udalerriaMaribor City Municipality
Koordenatuak46°33′29″N 15°38′46″E / 46.558°N 15.646°E / 46.558; 15.646
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1515 (egutegi gregorianoa)
Arkitektura
Ondarea

Mariborreko udaletxea (eslovenieraz: Mariborski rotovž) Mariborreko udal gobernuaren egoitza da, XVI mendean eraikia. Beheko solairuan bulegoez gain Toti Rotovž jatetxea dago, sukaldaritza esloveniarrean espezializatua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1515 urtean eraiki zen udaletxea eta 1563 eta 1565 artean pizkundeko estiloan berriztu zen. XIX estilo klasikoan berriztu zuten baina ondoren XVI mendeko itxura itzuli zioten.

1941ean Adolf Hitler hirian izan zen eta udaletxeko balkoitik hitz egin zien hiriko alemaniarrei.

Enparantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko enparantza nagusian dago, Drava ibaiertzetik gertu. Plaza honen izena Glavni trg da eta bertan egiten da hiriko merkatua. Esloveniako bigarren enparantza handiena da.

Izurritearen oroigarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enparantzan, udaletxearen mendebaldean "izurritearen oroigarria" dago (Kužno znamenje), 1680 urtean hiria erasan zuen Izurri Beltza oroitzen duena. Burges sinistedunek 1681ean eraiki zuten baina gaur egungoa Jožef Štraub eskultoreak 1743an egindakoa da. Marmol zuriz eginda dago eta bere oinarrian sei santu agertzen dira, Frantzisko Asiskoa, San Sebastian, Done Jakue, Antonio Paduakoa, Roke Montpellierkoa eta Frantzisko Xabierkoa, azken hau euskalduna. Seiren artetik zutabe bat altxatzen da eta goian Ama Birjinaren estatua da, 12 izar eta ilargia duen koroa buruan duela.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]