Marmelada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marrubi-marmelada

Marmelada (portugesatik/galiziera marmelo = irasagarra)[1] fruituak zatitu eta azukretan nahiz eztitan egosiz egiten den janari gozoa da.[2]. Konfitura mota bat da, baina ezberdindu behar da jeletik eta irasagar-gozokitik.

Marmeladak kontserbagarri bihurtzeko, almibarrak pisatzeko gailuak 32-33 Baumé gradu edo bere almibarrak hari ahul puntua izan beharko luke. Gradu honen azpitik eginez gero, gozoa ez da behar den bezala kontserbatuko, gradu honetatik gora eginez gero, denbora pasa ahala kristalizatu egingo da.

Oinarrizko marmelda errezeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Fruta pulpa edo zatiak: 500 g.
  2. Azukrea: 500 g.
  3. Limoia: 1 zukua.
  4. Kanela zotza: 1/2. Aukerakoa

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Garbitu fruta guztia eta zatitu.
  2. Jarri kazola batean azukrearekin batera, eta utzi hozkailuan 12 orduz.
  3. Su baxuan egosten jarri, ura lurrundu arte.
  4. Marmelada egina dagoela jakiteko tanta batzuk plater batera bota eta hoztutakoan ongi estaltzen duela ziurtatu.

Aholkuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Erabiltzeko garaian pitin bat berotu.
  2. Ur beroarekin ere arindu daiteke.
  3. Fruitu mota desberdinekin egin dezakegu.
  4. Fruitua heldua egotea komeni da.
  5. Azukre gutxiagoarekin egin daiteke, kasu horretan ez da kontserbatuko denbora luzez.
  6. Epe luzerako gordetzeko marmelada, ontzietan sartu eta bainu marian urarekin estali eta 15 minutuz esterilizatu.
  7. Marmelada egosten den bitartean, ur hotzetan bustitako brotxa bat pasa kazolako alboetan hau garbi mantenduz eta karamelurik egin gabe edukiz.
  8. Nahi izatera, gelatina orriren bat gehitu daiteke, hobeto kontserbatzeko, argiago izateko eta gorputz gehiago izan dezan.

Marmelada mota batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Etymological Dictionary of the Portuguese Language"
  2. http://www1.euskadi.net/harluxet/indice_e.htm

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]