Martyrium

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koloniako San Gereon V. mendean izango zuen itxura erakusten duen maketa.
Elizaren barrualdea, Santo Stefano Rotondo Erroman.
Saint-Saturnin-ko (Puy-de-Dôme) Martyrium-a.

Martyrium latindar hitza (martirioa edo martiritza euskaraz, grezierazko μαρτυριον -martyrion hitzetik eratorria, bere esanahia greziarreraz "lekukotza" edo "testigantza") erlijio eraikin mota bat adierazten du, hots, "kristau fedearen testigantza ematen duen lekua da, nahiz Kristoren bizitzaren atal bat izan edo martiri baten hilobia izan.[1]

Martiriumak orokorrean, neurri txikikoak izan ziren eta hasierako elizan IV. mende hasieran, ohikoak. Arkitektura aldetik, mota ezberdineko diseinu ugari zeuden baina horietako askotan, zorupean, eremu induskatu bat izaten zuten, eta fenestella[2] izeneko irekidura txiki baten bitartez santu baten erlikietara hurbil zitekeen. 

Hauetako eraikin batzuk eliza bihurtu ziren edo aldamenean elizak eraiki zituzten. 

Martyrium esanguratsuen artean, Konstantino enperadoreak agindutako Jerusalemgo Hilobi Santuaren Eliza dugu, jatorritik Kristoren hilobia eta heriotza gurtzen zuten tokian hain zuzen ere. Beste alde batetik Vatikanoko San Petri basilika dugu, baita San Paulo Harresiz Kanpokoa ere. Hauek guztiak gaur egun guztiz eraldatuta daude.

Jatorrizko gutxi gorabeherako itxura mantendu duten Martyriak honako hauek dira:[3]

  • Koloniako San Gereon basilika handituaren erdigunea, IV. mendekoa.[4]
  • Bi cellae trichorae-ak, Erromako San Calixto Katakonbetako hiru absideak.[5]
  • Santo Stefano Rotondo Erroman, V. mendekoa.
  • San Lorenzo basilika (Milan), ziurrenik, IV. mendekoa.[6]
  • San Simon Estilitaren eliza Aleppon, V. mendekoa, gaur egun hondatuta.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Krautheimer, Richard.
  2. Theologische Realenzyklopädie 18, Berlin 1989, ISBN 3-11-011613-8.
  3. Eduard Syndicus; Early Christian Art, pag. 73 – 89, Burns & Oates, Londres, 1962
  4. Wietzorek, Paul.
  5. In the open area are two small basilicas with three apses, known as the "Trichorae".
  6. Beckwith, John (1979) [1970].

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]