Mesedeetako zubia

Koordenatuak: 43°15′27″N 2°55′37″W / 43.257533°N 2.926953°W / 43.257533; -2.926953
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mesedeetako zubia
Map
Kokapena
Koordenatuak43°15′27″N 2°55′37″W / 43.257533°N 2.926953°W / 43.257533; -2.926953
Historia
IrekieraJatorrizkoa: 1886
Oraingoa: 1938
Deskribapena

Mesedeetako zubia[1] Bilboko itsasadarreko zubia da, eskuinaldetik Zazpikaleak eta ezkerraldetik San Frantzisko lotzen dituena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

160 metrotara uretan gora San Frantziskoko komentuko frantziskotarrek 1793an zurezko zubia eraiki zuten Zazpikaleetara joateko. 1813an Napoleondar Armadak Bilbo utzi zuenean, zubi hau erre zuen.

1886an Hoffmeyer ingeniariak egungo zubia zabaldu zuen, harri eta adreiluz egina. Izena 1621. urtetik aurrera ezkerraldean zegoen Meseedetako komentutik zetorkion. 1937ko ekainaren 17an Bilbo galdu zenean zubia dinamitaz lehertu eta frankistek laster hasi zituzten zubia berreraikitzeko lanak. Manuel Gil de Santibañez ingeniariak eraiki zuen 1938an. Hauek Sanjurjo jeneralaren zubia jarri zioten izena. 1980an jatorrizko izena berreskuratu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]