Metabolito sekundario

Wikipedia, Entziklopedia askea

Metabolito sekundarioak izaki bizidunek sintetizatzen dituzten produktu naturalak dira, organismoen hazkuntzan edo ugalketan parte hartzen ez dutenak, eta oinarrizko metabolismoaren emaitzak ez direnak. Metabolito primarioen aldean, metabolito sekundarioen ezak ez du organismoaren biziraupena konprometitzen, nahiz eta efektu kaltegarriak izan. Landareek, onddoek eta mikroorganismoek ekoizten dituzte batik bat.

Mikroorganismoen metabolito sekundarioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakterioek metabolito sekundarioak hazkuntza-fasearen bukaeran edo fase egonkorrean sortzen dituzte. Aldiz, metabolito primarioak hazkuntza-fasearen hasieran ekoizten dituzte [1]

Bakterioen metabolito sekundario asko industrian oso interesgarriak dira; ezagunenak antibiotikoak dira. Industrian, onuragarria da metabolito sekundarioen superprodukzioa, hazkuntza-fasean baldintza optimoak sortuz lortzen dena. Metabolito primarioak, aldiz, ezin dira kopuru handitan ekoitzi.

Antibiotikoez gain, hainbat pigmentu, toxinak eta limoak, bestak beste, metabolito sekundarioak dira. Baita bakterioen kapsulak osatzen dituzten molekula batzuk ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Madigan, Martinko eta Parker: Brock, Mikroorganismoen Biologia E.H.U.ak argitaratua,: 385-387

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]