Meza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau kristau zeremoniari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Meza (argipena)».

Meza apaizek eukaristia ospatzeko egiten duten kristau zeremonia da. Kristau liturgiaren ekitaldi garrantzitsuenetakoa da. Halaber, genero musikal sakro edo erlijiosoa da, koralaren konposizioa, musika, liturgia eukaristikora eramaten duena.

Meza katolikoaren osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian hedatuen dago kristatutasun katolikoaren kasuan, hauek dira mezaren osagai nagusiak[1].

Hasierako erritua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarte osoari prestatzen da Jaunaren Hitza entzuteko eta eukaristia ospatzeko. Atal hauetaz osatzen da:

  • Meza-emaileak hasieran egiten duen agurra.
  • Damu-otoitza edo penitentzia-ekintza.
  • Aintza aldarrikatzea (Abendualdian eta Garizuman izan ezik).

Hitzaren liturgia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliaren hiru irakurgai irakurtzen dira: Itun Zaharrekoa, Itun Berrikoa eta Ebanjelioetakoa. Gero Kredoa errezatzen da.

Euskaristiaren liturgia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, opagaiak aurkezten dira: ogia eta ardoa. Esker-ematearen otoitzaren ondoren, sagarapena egiten da. Zati inportanteak dira, orobat, Gure Aita errezatzea, eta mezara etorritakoek elkarri bakea opa izatea. Meza-emaileak ogia zatitu ondoren, sinestunen jaunartzea izaten da.

Amaierako erritua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meza-emaileak amaierako bedeinkapena ematen du, normalean kanta batekin agurtzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Manjón, Andrés. (). Eukaristia. (Noiz kontsultatua: 2018-05-15).[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]