Michel Zelaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michel Zelaia
Bizitza
JaiotzaBiarritz1930eko uztailaren 4a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaBiarritz2020ko urtarrilaren 1a (89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Frantziako errugbi selekzioa1953ko otsailaren 28a-1961eko azaroaren 12a
50
18
Biarritz Olympique-
 
Posizio edo espezialitateahirugarren lerroko erdikoa

Michel Zelaia (Biarritz, 1930eko uztailaren 4a - Biarritz, 2020ko urtarrilaren 1a) lapurtar errugbilaria izan zen, bigarren lerroko, hirugarren lerroko erdiko eta hirugarren lerroko hegal postuetan aritzen zena. Kirol ibilbide luze eta oparoa egin zuen 1950eko eta 1960ko hamarkadetan, Biarritz Olympique taldean eta Frantziako selekzioan.[1] Jokalari gisa erretiratu ondoren, entrenatzaile aritu zen. Adituen iritziz, Euskal Herriko errugbilaririk handiena izan da, Serge Blancorekin batera.[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Michel Zelaia Biarritzen jaio zen 1930eko uztailaren 4an. Biarritz Olympiquen egin zuen ia bere ibilbide osoa, 1960an Stade bordelaisek kontratatu zuen arte. Erretiroa hartu baino lehen, Sport Athlétique Mauléonaiseko jokalari-entrenatzailea izan zen. Ez zuen titulurik irabazi Lapurdiko taldearekin, baina arrasto sakona utzi zuen, kapitain izan baitzen urte askoan.[1] 1957an, Frantziako errugbi txapelketako jokalari onenaren Oscar du Midi olympique saria jaso zuen.[3]

Frantziako selekzioarekin eskuratu zituen lorpenik garrantzitsuenak. 50 partida jokatu zituen 1953-1961 bitartean, eta hemezortzi puntu lortu. Hamabi aldiz izan zen kapitain, bigarren eta hirugarren lerroko jokalari gisa, eta haren lana erabakigarria izan zen Frantziak Bost Nazioen Torneoa bost aldiz irabaz zezan: 1954an, 1955ean, 1959an, 1960an eta 1961ean.[1]

Erretiratu ondoren, hamar urtez entrenatu zuen Biarritz Olympique, hiru alditan banatuta: 1967tik 1972ra, 1976tik 1980ra eta 1988tik 1989ra. Frantziako selekzioaren prestatzailea ere izan zen hainbat biratan.[1] 1989an, familiarekin Australia aldera joan eta bertako talde batzuen entrenatzailea izan zen. Hegoafrikan egonaldi bat egin ondoan, Biarritzeko gaztetxoak prestatzen amaitu zuen bere entrenatzaile ibilbidea.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ingalaterra eta Galesekin berdindua.
  2. Galesekin berdindua.
  3. Ingalaterrarekin berdindua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Ikur baten agurra. Berria, 2020ko urtarrilak 3, CC BY-SA 4.0, berria.eus 2020-01-03 (Noiz kontsultatua: 2020-1-3).
  2. Etxeberria, Julen. (2020-01-03). Ikur baten agurra. Berria, 2020ko urtarrilak 3, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-1-3).
  3. Reyrat, David. (2020-01-03). Décès de Michel Celaya, ancien capitaine du XV de France et de Biarritz. Le Figaro, 2020ko urtarrilak 2, lefigaro.fr (Noiz kontsultatua: 2021-9-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]