Mumbai

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Koordenatuak: 19°04′33″N 72°52′39″E / 19.0758°N 72.8775°E / 19.0758; 72.8775
Wikipedia, Entziklopedia askea

Mumbai
मुंबई
Bombay
megacity (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea India
EstatuaMaharashtra
AlkateaShubha Raul
Izen ofizialaMumbai - मुंबई
Jatorrizko izenaमुंबई
Posta kodea400001
Geografia
Koordenatuak19°04′33″N 72°52′39″E / 19.0758°N 72.8775°E / 19.0758; 72.8775
Map
Azalera603,4 km²
Altuera14 m
Demografia
Biztanleria15.414.288 (2018)
2.971.915 (2011)
Metropolia18.414.288
Dentsitatea25.562,67 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1507
Telefono aurrizkia0022
Ordu eremuaIndian Standard Time (en) Itzuli
Hiri senidetuakLondres, Los Angeles, San Petersburgo, Stuttgart, Yokohama, Espoo, Honolulu konderria, Esmirna, Berlin, Busan, Durango, Jakarta, Manila eta Honolulu
MatrikulaMH-01, MH-02 eta MH-03
http://www.mcgm.gov.in

Mumbai[1] (maratheraz: मुंबई, Mumbaī, mum.bəi ahoskatua) Indiako Maharashtra estatuko hiriburu eta Indiako finantza hiriburu eta porturik garrantzitsuena da.

Mumbai izena Mumba Devī jainkosa lokalaren eraldaketa bat da, 1995 arte Bombay[1] zen izen ofiziala, izen hau dirudienez portugesetik eratorria dago (Bom Bahia = Bombay = Badia ona).

Munduko hiri jendetsuenen zerrendan hirugarrena da, 13 miloi biztanle baino gehiago baititu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Satelite irudia.

Kokapen geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mumbai Arabiako itsasoaren kostan Indiako mendebaldean kokatzen da, 18°57′53″ Ipar 72°49′33″ Ekialde koordenatuetan. Hiriaren batez besteko altuera 11 metroetakoa da.

Hiria bi uharteetan kokatzen da, hiriaren erdialdea hegoaldean kokatutako Mumbai izeneko uhartean kokatzen da eta metropoliaren zati handiena (baita Thane hiria) iparraldeko Salsette uhartean kokaturik dagoen bitartean. Bi uharte hauek zubi bitartez loturik daude.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mumbaiko euriaren grafikoa

Mumbai hiria klima tropikaleko zonalde batean kokatzen da, urteko batez besteko tenperatura 26,7 °C da, tenperaturak itsasoarekiko gertutasuna dela eta ez dira zakarregiak eta urte osoan zehar aldaketa gutxi izaten ditu, hilabeterik hotzena Urtarrila da 23,6 °C batez bestekoarekin.

Urtaro batetik bestera izaten den klima aldaketan, montzoiek zerikusi handiagoa dute tenperaturek baino. Montzoi aroa (chatur-masia edo lau-hilabete) normalean Ekaina hasieratik Iraila amaierara izaten da. Hilabete hauetan prezipitazioak urteko %95 osatzen duten 1700 milimetrotakoak izaten dira, hurrengo hilabeteak (Urria-Azaroa) beroak izaten dira nahiz ez duen euririk agiten arruntean.

    Datu klimatikoak (Mumbai)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30.6 31.3 32.7 33.1 33.3 31.9 29.8 29.3 30.1 32.9 33.4 32.0 31.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 16.4 17.3 20.6 23.7 26.1 25.8 24.8 24.5 24.0 23.1 20.5 18.2 22.1
Euria (mm) 0.6 1.5 0.1 0.6 13.2 574.1 868.3 553.0 306.4 62.9 14.9 5.6 2401.2
Euri egunak (≥ ) 0.1 0.1 0 0.1 1.0 14.9 24.0 22.0 13.7 3.2 1.1 0.4 80.6
Eguzki orduak 269.7 259.9 272.8 285.0 297.6 150.0 74.4 74.4 165.0 238.7 246.0 254.2 2587.7
Iturria (1): IMD - 1951-1980 [2]
Iturria (2): HKO (eguzkia, 1971–1990) [3]

Azpibanaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mumbai sei zonatan (ingelesez zones) banatzen da eta zona hauek era berean 24 hiri barrutitan (ingelesez wards) zatitzen dira. Aldeak zenbakiz zehazten dira eta barrutiak hizkiz. Honetaz gain barrutiak 221 hauteskunde-barrutitan banatzen dira. Hurrengo taulak alde bakoitzari dagozkion distrituak ikus daitezke:

1 zona 2 zona 3 zona 4 zona 5 zona 6 zona
Ward A Ward F/North Ward H/East Ward P/North Ward L Ward N
Ward B Ward F/South Ward H/West Ward P/South Ward M/East Ward S
Ward C Ward G/North Ward K/East Ward R/North Ward M/West Ward T
Ward D Ward G/South Ward K/West Ward R/South    
Ward E     Ward R/Central    

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mumbaiko jatorrizko zazpi uharteak

Gaur egungo Mumbai uhartea gaur egun jarraitzen duen mendeen zehar itsasoari irabazitako lurrez osaturik dago.

Europarrak iritsi aurretik (XVII. mendea) gaur egungo Mumbaiko eremuan sei arrantzale herrixka zeuden bakoitza bereiziriko uharte batean kokaturik, uharte hauetako 5 (Mazagaon, Wadala edo Worli, Mahim, Parel eta Mumbai) biribilean batzen ziren, beste bi uharte txikienek (Colaba eta Chota Kolaba edo Old Woman´s Island) hegoaldera hedapen bat sortzen zutelarik.

Britainiarrek lehenik 5 uharte handienak batu eta barne laku bat sortu zuten. 1862 urterako itsasoari lurra irabazteko lan handienak eginik zeuden eta aurretiko zazpi uharteak bakar batean baturik zeuden.

Kalivalin (gaur egungo hiriaren iparraldean) egindako indusketa arkeologikoetan egindako aurkikuntzek harrizko beste zenbait lanabes Harri arotik gune horretan gizaki bizilekuak zeudela adierazten dute.

India iparraldeko arioen inbasioaren aurretik, eskualdean drabidar (kolis) arrantzaleak bizi ziren behintzat kristo aurretik 1500 urte baino lehenagotik. Lehen aurkikuntza arkeologikoak kristo aurreko VIII mendekoak dira.

Kristo aurreko 250 urtean Ptolomeo Greziarrak Mumbai uharteak Heptanasia (grezieraz Zazpi uharteak) izendatzen ditu.

Hindu Inperioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristo aurreko 280 urtearen inguruan Bindusara erregeak (Chandragupta Maurya enperadorearen semea) Mumbai uharteak Mauryia inperiora batu zituen. Honen seme Ashokak (k.a. 273 eta 232 artean errege izan zenak) inperio osoan hinduismoa zabaldu zuen. Garai hauetan Kolisek Mumba uhartea deitzen zuten Mumba Devi jainkosaren omenez.

Maurya Inperioa desagertu zenean (azken erregea BrihadRata k.a. 187 eta 185 artean) herri hauek Sihara dinastiako Shatavahana inperioren zati izatera pasa ziren. Geroago (K. a. 220 - K. o. 300) Kshatrapa inperioaren partaide izan ziren. VII. mendearen hasieran zonaldea chalukyarrek konkistatu zuten, hauek zenbait mendetako budismoaren ondoren hinduismoa berreskuratu zuten.

VII. mendetik aurrera, Yemenetik etorritako juduak eta Persiatik etorriko Zoroastrista edo mazdeistak Indiako mendebaldeko kostan kokaturik ziren arabiarren beren lurraldeetan egindako konkistetatik ihesi. XIII. medearen amaiera arte isolatutako eta garrantzi urriko zonalde hau dinastia ezberdinen pean egon zen momentu ezberdinetan. Garai haietan Elephanta uharteko Puri hiria izan zen eskualdeko garrantzitsuena.

XIII. mendean Indiako iparraldean islamiar konkistaren gerrateak hasi ziren. 1300 urtearen inguruan Bimbakyan erregearen erreinu independentea ageri da baina ez dago hau probatze duen datu erabakigarririk. Bimbakyan erregea ipintzen da Mumbai hiriaren sortzaile bezala, hark Mahin uhartean Mahikavati hiria sortu zuen eta bertan gotorlekuak eraiki eta bere kohortea ipini zuen.

Musulman Inperioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1343 urtean musulmanek (aurretik India ipar-erdialdeko Gujarat guztia mendean zuten) aldea inbaditu eta Gujarateko islamiar probintzia bihurtu zuten. 1348. urtean hiria Mubarak I sha musulmanak inbaditu zuen eta muga-hiri bezala Gujarateko sultanerrian sartu zuen. Mende horretako aztarna gutxi aurki daitezke baina garrantzitsuenen artean Mahim uharteko meskita zaharra da ezagunenetako bat.

1533 urtean (200 urte beranduago) Portugaldarrek, dagoeneko zonaldean zenbait portu garrantzitsu eta India mendebaldearekiko elkar-trukatze hiri (Panjim edo Daban adibidez) garrantzitsuak zituztenek Mumbai iparraldeko Bassein gotorlekua konkistatu zuten.

1534 urteko Abenduaren 23an Bassein-eko tratatua sinatu zen, honen bitartez Gujarateko xaa zen Bahadur sultanak Bassein, Mumbai, Karanja eta Sasette uharteak Portugaleko erregeari egiletsi zizkion. Mumbaiko badia ona dela eta Portugesek uharteko iparraldean gotorleku eta asentamendu finko bat sortu zuten. Portugesentzat badiaren izenak Bom Bahia gogoratzen zien, hau dela eta dokumentuetan Bombaim bezala idatzirik utzi zuten.

Modu honetan hasi zen Mumbai uhartearen europarren jabetza aroa, 400 urte baino gehiago luzatu zenn, 1947 urteko abuztuaren 14an Indiak independentzia lortu zuen arte

Portugaleko immigrazio garrantzitsu bat egon zen eta zenbait erromatar apaiz katoliko han kokatu ziren. Zenbait eliza eraiki ziren. Mumbain Igreja Portugêsa (eliza portugesa) deitu ziren bi eremu zeuden, nahiz gaur egun itxura portugeseko eliz bakar bat ikus daitekeen (Bandra uharteko Sâo Andrés eliza). Portugaldarrek Sion, Mahin, Bandra eta aurretik izendatutako Bassein uhartean gotorlekuak eraiki zituzten. Gaur egun gotorleku horien arrastoak ikus daitezke.

Britainiar Inperioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalina Braganzako infanta

1583an iritsi ziren lehen merkatari ingelesak, eta 1612an Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiak (East India Company) lehen ordezkaritza komertziala ezarri zuen Surat hirian.

1626an ingelesek Mumbai hartu eta Portugaleko gobernu etxea erre zuten. 1661an portuaren eta Mumbai uhartearen subiranotasuna Ingalaterrako erregeei eman zioten Karlos II.a Ingalaterrakoa eta Katalina Braganzako infantaren arteko ezkontza tratatuaren bidez.

Karlos II.a Ingalaterrako erregea

1668ko irailean, Ingalaterrako koroak uharte horiek Ekialdeko Indietako Konpainiari mailegatu zizkon urteko 10 urrezko liberaren truke (argi geratzen denez erregetzak ez zuen gehiegi estimatzen portu hau). Honek Mumbai hiriaren aurrerantzeko garapen gutian garrantzi handia izan zuen.

Konpainiak Surateko portua erabiltzen zuen baina itsasontzi handiagoak erabiltzeko ur sakonagoko baten bila ari zirela Bombay uhartea honetarako aproposa zela konturatu ziren. Biztanleria asko handitu zen 1661ean 10.000tik 1675ean 60000 izatera.

1687an gertatutako Ekialdeko Indietako Konpainia Bombay-ra joatean, honek Surat ordezkatu zuen Indiako merkataritza gune gisa. Azkenean hiria Bombayko lehendakaritzako egoitza izan zen 1708 eta 1773 artean. 1777an Rustomji Kashaspathi izan zen Mumbaiko lehen egunkariaren argitaratzearen erruduna.

1817tik aurrera uharteak ingeniaritza zibil lan izugarriak izan zituen uhartedia uharte bakar batean batzeko. Proiektu hau, Hornby Vellard izenaz ezaguna, 1845 urtean amaitu zen. Une horretan Mumbaik 438 km² zituen.

1835an Mumbaiko gotzaintza sortu zen. 1852ko azaroaren 18an Indiako lehen bidaiaren trena inauguratu zen, Mumbai eta hurbileko Thane herria batzen zituen. 1857an Mumbaiko unibertsitatea sortu zen eta 1864ean Ahmedabad (ehungintzan Indiako bigarren hiririk garrantzitsuena) arteko trenbidea inauguratu zen.

Decaneko kotoi zelaietarainoko trenbideak Estatu batuetako sezesio gerra ondorengo kotoi krisiarekin bat egin zuen, hau dela eta kotoi komertzioa asko handitzean hiria mundu mailako komertzio eta industria zentro garrantzitsuenetako bat bihurtu zen.

1869ko azaroaren 16an Suezko kanalaren inaugurazioak eta eta portuaren handitzeak Mumbai Arabiar itsasoko porturik handiena bilakatu zuten.

Highcourt Britainiarrek sortua izan zen

Mumbai uharte-hiriko lehen gobernadore britainiarra Sir George Oxenden izan zen. Honen ondoren Gerald Aungier izan zen gobernadore, honek Mumbai populazio handiko hiri bat bilakatu zuen horretarako gujaratar merkatariak, parsiar itsasontzi sortzaileak eta kontinentetik sortzaile musulman eta Hinduak erakarriz. Mumbaiko gaztelua eraikitzea bidali eta epaitegiak sortu zituen honekin hirira egonkortasuna ekarriaz.

Mumbaira iritsi zen lehenengo parsiarra Dorabji Nanabhoy Patel izan zen 1640an. Parsiarrak jatorriz Iranetik zetozen eta XI. mendearen inguruan migratu zuten Indiara. Horrela beren erlijioa (zoroastrismoa) musulmanen etorreraz salbatu zuten. Hala ere 1689-1690 arteko izurriteak europar gehienak hil zituen eta Janjira Siddiar buruzagiak uharteak berreskuratzeko saiakera ezberdinak egin zituen. Baina Patelen semea zen Rustomji Dorabji Patel (1667-1763) izeneko komertzio-gizon batek kolisen (jatorrizko uharteetako arrantzaleak) laguntzarekin Ingelesen izenean erasoak geratzea lortu zuen. Oraindik kolis arrantzaleen bizilekuak aurki daitezke Backbay, Mahim, Bandra, Khar, Bassien eta Madh uharteetan.

Hurrengo hamarkadetan bai britainiarrek bai Parsiar eta Jainar merkatariek beren marka utzi zuten hirian eraikuntza ugari sortuaz. Mumbaiko lehendakaritzaren hiriburu gisa -eta nazioko hiri aberatsena bezala - garrantzi handia izan zuen britainiarren aurkako independentzia mugimenduaren sormenean. Mumbain sortu zen Mahatma Gandhiren (1869-1948) Quit India ("Utzi India") mugimendua 1942an.

Modu berezian Mumbai izan zen Erresuma Batuak azpi-kontinentearen bere domeinua agurtu zuen lekua: 1948 urteko otsailean azken britainiar soldaduak Gateway of India ("Indiako atea", Mumbaiko portuko arku ezaguna) azpitik pasa eta betirako utzi zuten nazio independente berria.

Independentzia ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalbadevie Road 1890 urtearen inguruan

Indiar estatuaren independentziaren ondoren Mumbai izen bereko estatuko hiriburu bilakatu eta estatu horretako merkataritza eta kulturaren bilgune bihurtu zen. XX. mendearen hasieratik biztanle kopurua izugarri hamar aldiz handitu zen 1901ko 813.000 biztanletatik 1981ko 8,2 miloi biztanle izatera pasaz. 1906 inguruan biztanleria miloi batetik gora zen Indiako bigarren hiririk jendetsuena bilakatuz (Kalkutaren ondoren). Hazkuntza azkar horrek lur eta azpiegitura eskasia ageria utzi zuen. 1960an hiria iparraldeko Salsette uhartera hedatu zen.

1955 ondoren Mumbai hizkuntza ezberdineko bi eremuetan banatu zen (Maharashtra eta Gujarat estatuak), hala ere Samyukta Maharashtra mugimenduak honen aurka egin zuen eta Mumbai Maharashtra estatuko hiriburu izendatzea behartu zuen. 1960. Maiatzaren 1ean gertatutako liskarretan poliziak 105 zibil hil ondoren Maharashtra estatua sortu zen Mumbai bere hiriburu zuelarik.

1970ko hamarkadan eraikuntza eta immigrazio hazkunde handi baten ondoren Mumbai Indiako hiririk jendetsuena bilakatu zen. 1966 urtean Bal Thackeryk (“Sahib-a” bezala ezaguna) Shiv Sena ultraeskuindar alderdia sortu zuen. Bere esanetan Adolf Hitlerren jarraitze sutsua zen eta "lurraren semeen" eskubideak defendatzen zituen.

1960 urteko ehungintzako greba luze batek produkzioa gelditu eta ehungintzako hamar milaka langile eta familiak miseria gorrira eraman zituen. Era berean hiriak landa-eremuetako immigrazio handia jasotzen jarraitu zuen, hau dela eta langabezia eta delinkuentzia tasak izugarri hasi ziren. Egoeran okerreratzearen irabazle bakarretako Shiv Sena alderdi lokala izan zen.

1984an 90 pertsona hil ziren liskar politikoen eraginez. Liskarrak hurrengo urtean Shiv Sena alderdiak hiriko hauteskundeetan irabaztean errepikatu ziren. 1992an guztiz hautsi zen erlijio tolerantzia eta etnia arteko gatazkek bizitza eta kalte material izugarriak eragin zituzten. 1992 urteko Martxoaren 12an zenbait lehergailu zartarazi ziren Mumbaiko gune garrantzitsuetan 200 pertsonatik gora hilez. Datu ofizialen arabera 1992ko Abendua eta 1993ko Urtarrila artean geratutako liskarrek 784 hildako eta 5000 zauritutik gora eragin zituzten.

1995an Maharashtra estatuko gobernuak (Shiv Sena alderdikoa) hiriaren izena bere jatorrizko izenera aldatu zuen.

Mumbaik lasaitasuna eta normaltasuna berreskuratzen zuela zirudienean 1993 urteko martxoaren 12an hamar lehergailu lehertu ziren hirian 317 pertsona hilez. Pentsatzen denez erasoak Pakistaneko gobernuaren laguntza izan zezakeen. Hortik hamar urtetara 200eko Abuztuaren 25ean islamdar ekintzaileek bi lehergailu zartarazi zituzten 48 pertsona hil eta 1150 inguru zaurituaz.

2006ko Uztailaren 11n lehergailu bitarteko eraso berri bat egon zen Mumbaiko lur-azpiko trenean. Zazpi lehergailu tren ezberdinetan zartarazi zituzten 182 hildako eta 800 zauritutik gora eraginda. Tren ezberdinetako eraso hauek Madrilen 2004. eta Londresen 2005. urtekoen antzekoak izateak islamisten erasoa bat izan daitekeela pentsarazten du.

Indiar gobernuak Pakistaneko Lashkar-e-Toiba taldearen eraso bat zelaren susmoa zuela esan zuen, nahiz talde honek bere partaidetza ezeztatu zuen. Lashkar-e-Qahhar izeneko beste talde armatu ezezagun batek bere gain artu zuen atentatua baina Indiar poliziak talde txiki honek horrelako ekintza bat egiteko duen indarra zalantzan jarri zuen.

2008ko azaroan koordinatutako hamar eraso egon ziren hotel eta eraikuntza ezberdinen aurka, eraso hauek 3 egunez luzatu ziren eta 155 hildako eta 327 zauritu sortu zituzten.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mumbaiko biztanleria hazkuntza azkarra adierazten duen taula:

urtea biztanleak
1661 10.000
1675 60.000
1764 100.000
1780 114.000
1806 200.000
1814 240.000
1830 229.000
1845 500.000
urtea biztanleak
1864 816.562
1872 644.605
1881 773.196
1891 821.764
1901 812.912
1911 1.018.388
1921 1.244.934
1931 1.268.936
urtea biztanleak
1941 1.686.127
1951 2.966.902
1961 4.152.056
1971 5.970.575
1981 8.227.382
1991 9.925.891
2001 11.914.398
2005 13.691.836

Senideturiko hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mumbai hurrengo hiriekin senideturik dago:

Mumbaitar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mumbai Indiako pertsonai ezagun askoren jaiolekua da baina hauek bereiziko ditugu:

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
  2. India Meteorological Department. Mumbai Climatological Table, Period: 1951-1980. .
  3. Hong Kong Observatory. Climatological Normals of Mumbai, India. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]