Nadia Comăneci
Nadia Comăneci | |
---|---|
(1976) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Nadia Elena Comăneci |
Jaiotza | Onești (en) , 1961eko azaroaren 12a (62 urte) |
Herrialdea | Errumania Ameriketako Estatu Batuak (2001eko ekainaren 29a - |
Lehen hizkuntza | errumaniera |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Bart Conner (en) (1996ko apirilaren 26a - |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 60 kilogramo |
Altuera | 163 zentimetro |
Jasotako sariak | |
bartandnadia.com | |
Nadia Elena Comăneci (ˈnadi.a koməˈnet͡ʃʲ ahoskatua; Onesti, Errumania, 1961eko azaroaren 12a -) errumaniar gimnasta ohia da, Olinpiar Jokoetako gimnasia artistikoko proba batean 10eko puntuazioa (akatsgabea) lortzen lehen kirolaria.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Onestin jaioa, Bukarestetik 250 kilometrora, 6 urterekin hasi zen gimnasia egiten, Flacara izeneko elkarte batean. Martha eta Belá Karolyí entrenatzaileek egin zuten famatu. 1975ean Skien, Norvegian, Europako lehiaketa irabazi zuen, 13 urterekin.[1]
14 urte zituela, 1976ko Montrealgo Olinpiar Jokoetako izarra izan zen, gimnasian lor daitekeen markarik onena lortu zuen, 10a.[2] Aurretik ere, lurreko saio batean 10a jaso zuen, baina ariketa hori ez zen famatua egin.[3] Bost domina lortu zituen joko haietan, hiru urrezko domina, eta zilarrezko zein brontzezko bana. Lau urte geroago, Moskuko Olinpiar Jokoetan, beste lau domina eskuratu zituen, urrezko bi eta zilarrezko beste bi.[4]
28 urte zituela, 1989an, Errumaniarik ihes egin zuen Hungariako mugatik, urte bat geroago Ceaucescu eta bere emaztea erailak izan ziren, dagoeneko Comăneci Amerikako Estatu Batuetan zegoen.[2] Bertako naziotasuna eskuratu zuen 2001ean. Liburu autobiografiko bat idatzi zuen 2004an, Letters to a Young Gymnast.
Ezgaitasuna duten pertsonen kirola sustatzeaz gain, dirua eman die ekintza desberdinei, besteak beste, Laureaus Fundazioaren sortzaileetako bat da.[1]
Simon Bilesen alde agertu zen, gimnastak Larry Nassar entrenatzailearengandik jasotako indarkeria sexuala salatu zuenean. Izan ere, Comanecik ere Nicu Ceacescuk bortxatu zuela adierazi zuen (Ceaucescu presidentearen semea zen Nicu). Horrez gain, Comaneci eta beste gimnastek ere tratu txarrak jaso zituzten bere entrenatzailearen eskutik, izan ere, jana eta edana murrizten zieten (batzuk bulimia garatu zuten), jo egiten zituzten baita umiliatu ere. Entrenatzaileok Amerikako Estatu Batuetara ihes egin zutenean dinamika bera jarraitu zuten eta Larry Nassarrek haiekin lan egin zuen.[5]
Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2011an, Letters to a Young Gymnast (Gimnasta gazte bati gutunak) argitaratu zuen, liburu autobiografikoa.[6]
Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Nadia Comaneci cumple 60 años entregada a labores solidarias y en plena forma» MARCA 2021-11-11 (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Jabois, Manuel. (2016-07-18). «Nadia» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Iríbar, Amaya. (2016-07-19). «“Nadia era una máquina de hacer gimnasia”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Iríbar, Amaya. (2010-03-07). «"Era demasiado joven para darme cuenta de lo que había hecho"» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «No sonreía nunca: la trágica vida de explotación y abusos de Nadia Comaneci, la gimnasta más importante de la historia hasta Simone Biles» Mujer Hoy 2021-07-30 (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
- ↑ (Ingelesez) Comaneci, Nadia. (2011). Letters to a Young Gymnast. Basic Books ISBN 0465025056..
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Lola Lafon (2015). La pequeña comunista que no sonreía nunca. Anagrama.
- Stejarel Olaru (2021). Nadia si Securitatea.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Comanecik Montrealeko Joko Olinpikoetan egindako ariketa, 10 puntu balio izan zuena
- Nadia Comaneci Olimpicgames.wikispaces.com
- 1961eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Errumaniako gimnastak
- Emakume gimnasta artistikoak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak gimnastikan
- Iheslariak
- Bacău konderriko jendea
- 1980ko Udako Olinpiar Jokoetako gimnastak
- 1976ko Udako Olinpiar Jokoetako gimnastak
- 1976ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1980ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- XX. mendeko emakumeak
- XXI. mendeko emakumeak
- Emakume kirolariak
- Errumaniako urrezko dominadun olinpikoak